Urteko lehen finalak: eskuz banakako eta pala motzeko azkenak eta jubenilen larruzko paletakoa

2024/01/03 | Lehiaketa

Larunbatean jokatuko dituzte Gipuzkoako Txapelketako eskuz banaka kadeteen 2. mailako finala eta jubenilen 2. mailakoa, Villabonan, eta igandean pala motzeko nagusien 2. mailakoa, Donostia-Altzan, eta jubenilen larruzko paletakoa, Zumaian; Lapke, Oiarpe, Ataun eta Tolosa klubek lortu dituzte eskuz banakako gainontzeko txapelak, eta Errepalak pala motzeko bestea

Urteko lehendabiziko finalak ikusi ahal izango dira, asteburuan; Ezker Hormako Kluben Arteko Txapelketakoak izango dira guztiak: zehazki, eskuz banakako eta pala motzeko azkenak eta jubenilen larruzko paletakoa. Larunbat goizean jokatuko dituzte, Villabonan, eskuz banaka kadeteen 2. mailako lehia eta jubenilen 2. mailakoa; igande goizean izango da ikusgai pala motzeko nagusien 2. mailakoa, Donostiako Altza auzoan; eta azkenik, igande eguerdian izango da jubenilen pala motzeko finala, Zumaian.

Ondorengo lerroetan zehaztu ditugu asteburuko final guztiak:

 

 

Urtarrilak 6, larunbata, 11:00, Villabona-Bear Zana


1. Eskuz banaka, kadeteak 2. maila:
BEHAR ZANA-Unai Zufiria
ILUNPE-Mikel Iturralde

2. Eskuz banaka, jubenilak 2. maila:
OIARPE-Axel Lasa
ABANTZU-Aiert Uria


 

Urtarrilak 7, igandea, 10:15, Donostia-Altza


1. Pala motza, nagusiak 2. maila:
EPLE 2 (Aitor Estefano-Abel Pichel)
ERREPALA (Jon Begiristain-Mikel Begiristain)


 

Urtarrilak 7, igandea, 12:00, Zumaia-Aitzuri


1. Larruzko paleta, jubenilak:
ZUMAIA 1 (Aritz Garikano-Urko Ostolaza)
ZUMAIA 2 (Jokin Beristain-Joel Martin-Telmo Carballo)

 

 

 

Bestetik, urteko azken asteburuan jokatutako Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako finaletan, Iñigo Alberdik (Lapke), Mikel Leonetek (Oiarpe), Ander Arroitak (Ataun) eta Iker Amianok (Tolosa) jantzi dituzte txapelak eskuz banaka kadeteen 1. mailako, jubenilen 1. mailako, nagusien 2. mailako eta nagusien 1. mailako lehietan, hurrenez hurren. Eta Aitor Brosa-Xabier Ibargarai (Errepala 1) bikoteak irabazi du pala motzeko nagusien 1. mailako finala.

Ondorengo lerroetan bildu ditugu emaitza guztiak:

 

 

Abenduak 29, ostirala, 19:00, Oiartzun-Madalensoro
 

1. Eskuz banaka, jubenilak 1. maila:
INTXURRE-Harkaitz Murua 5
OIARPE-Mikel Leonet 22

2. Eskuz banaka, nagusiak 1. maila:
MUNDARRO-Eñaut Lizeaga 18
TOLOSA-Iker Amiano 22

 

Abenduak 29, ostirala, 19:00, Azkoitia-Gurea


3. Eskuz banaka, kadeteak 1. maila:
LAPKE-Iñigo Alberdi 18
AZKOITIA-Julen Etxaniz 10

4. Eskuz banaka, nagusiak 2. maila:
BEHAR ZANA-Andoni Olasagasti 20
ATAUN-Ander Arroita 22

 

Abenduak 30, larunbata, 10:30, Donostia-Altza


1. Pala motza, nagusiak 1. maila:
ERREPALA 1 (Aitor Brosa-Xabier Ibargarai) 40
GAZTELEKU 2 (Ibon Altuna-Ibai Iradi) 23

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Eskuz banakaLehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Pala motza eta Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Larruzko paleta ataletan kontsulta daiteke lehia hauen inguruko informazio guztia.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba