Emakumeen eskuz banakako Gabonetako Txapelketa Azkarra, prest

2023/12/28 | Lehiaketa

Benjamin, alebin eta infantil kategorietako 50 bat pilotarik hartuko dute parte txapelketa berri honetan, urtarrilaren 2tik 5era, Donostiako Atano III.a frontoian

[EGUNERATZEA]

 

Alebin eta infantil kategorietako ligaxkak bukatuta, horrela gelditu da ostiralean jokatuko den azken fasea (finalerdiak eta finalak):

 

 

Urtarrilak 5, ostirala, Donostia-Atano III

 

- 10:00, finalerdiak alebinak errendimendua
L.GASTIAIN (Abantzu) vs ETXEBERRIA (Lapke)
N.GASTIAIN (Abantzu) vs LANDA (Murumendi)

- 10:45, finala alebinak errendimendua

- 11:15, finalerdiak infantilak errendimendua:
SORONDO (Alde Zaharra) vs GALARDI (Oiarpe)
ARRATIBEL (Lapke) vs ARRUTI (Ziotza)

- 12:00, finala infantilak errendimendua

- 12:30, finalerdiak alebinak parte-hartzea:
EGIZABAL (Bergara) vs ZIAURRITZ (Oiarpe)
AZPIAZU (Lapke) vs AIERBE (Gazteleku)

- 13:15, finala alebinak parte-hartzea

 

 

___________________________________________________________________

 

 

Urte berriarekin batera txapelketa berria estreinatuko dugu: Emakumeen eskuz banakako Gabonetako Txapelketa Azkarra. Urtarrilaren 2tik 5era jokatuko da, Donostiako Atano III.a pilotalekuan.

 

 

Benjamin, alebin eta infantil kategorietako neska pilotariei dago zuzenduta txapelketa, eta 50 bat lagunek eman du izena: 16 pilotari ariko dira benjaminetan (2 multzotan banatuta), 18 parte-hartzeko alebinetan (3 multzotan), 6 pilotari lehiatuko dira errendimenduko alebinetan (2 multzo), eta 9 errendimenduko infantiletan (3 multzo).

 

 

Eskuz banaka lehiatuko dira guztiak, goizez izango dira saioak eta kategoria bakoitzak bere eguna izango du.

 

 

Parte-hartzeko alebinekin hasiko da txapelketa, urtarrilaren 2an. Ligaxka jokatuko dute guztiek: 09:30ean A multzokoek, 11:00etatik aurrera B multzokoek eta 12:30ean C multzokoek. 5 partida jokatuko ditu pilotari bakoitzak, 6 tantotara, pilota goxoarekin. Eta multzo bakoitzeko 1. sailkatuak eta 2. sailkaturik onena pasako dira hurrengo fasera (urtarrilaren 5ean jokatuko dute azken fasea). 

 

 

Urtarrilaren 3an errendimenduko alebinen eta infantilen txanda izango da. Hauek ere ligaxka jokatuko dute: 09:30 (alebinak A), 10:15 (alebinak B), 11:00 (infantilak A), 11:45 (infantilak B) eta 12:30 (infantilak C). 2 partida jokatuko ditu pilotari bakoitzak, 10 tantotara, pilota goxo pisudunarekin. Ligaxka amaituta, alebinetan multzo bakoitzeko 1. eta 2. sailkatuek jarraituko dute aurrera, eta infantiletan multzo bakoitzeko 1.ak eta 2. onenak sailkatuko dira azken fasera (urtarrilaren 5ean izango da).

 

 

Urtarrilaren 4a benjaminen goiza izango da. Hauek ez dute azken faserik jokatuko, ligaxka-topaketa izango dute. 09:30ean hasiko dira norgehiagokak (A multzoa), eta bigarren txanda 11:30ean (B multzoa). 7 partida jokatuko dituzte pilotari guztiek, 6 tantotara, pilota goxoarekin.

 

 

Azkenik, urtarrilaren 5ean alebin (parte-hartzea eta errendimendua) eta infantil (errendimendua) kategorietako azken fasea izango da ikusgai: finalerdiak eta finalak. Norgehiagoka guztiak 12 tantotara izango dira. Hauxe aurreikusitako egitaraua:

  • 09:30: finalerdiak alebinak errendimendua (A1 vs B2, B1 vs A2)
  • 10:30: finala alebinak errendimendua
  • 11:00: finalerdiak infantilak errendimendua (A1 vs C1, B1 vs 2. sailkaturik onena)
  • 12:00: finala infantilak errendimendua
  • 12:30: finalaerdiak alebinak parte-hartzea (A1 vs C1, B1 vs 2. sailkaturik onena)
  • 13:30: finala alebinak parte-hartzea

 

 

Elkar ezagutzeko, ikasteko eta disfrutatzeko aukera politta izango da Emakumeen eskuz banakako Gabonetako Txapelketa Azkarra; guk hala nahiko genuke, behintzat. Ondo pasa!

 

 

 






Babesleak

Ir arriba