Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako eta pala motzeko finalak, asteburuan

2023/12/27 | Lehiaketa

Eskuz banakako jaialdiak ostiralean izango dira, Oiartzunen eta Azkoitian, eta pala motzekoa larunbatean, Donostian; bestetik, eskuz binakako azken finaletan, Behar Zana eta Ilunpe klubek eraman dituzte txapelak, eta gomazko paletakoetan, Txulobik eta Belokik

Bukatu berri da eskuz binakako lehia Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, eta ezer ez zaio falta eskuz banakakoari. Hain zuzen ere, datozen bi jardunaldietan jokatuko dituzte finalak kadete, jubenil eta nagusi kategorietako pilotariek. Ostiral honetan, bi jaialdi izango dira ikusgai: Oiartzunen, jubenilen 1. mailako eta nagusien 1. mailako finalak jokatuko dituzte; eta Azkoitian, berriz, kadeteen 1. mailakoa eta nagusien 2. mailakoa. Eta urtarrilaren 7ko asteburuan jokatuko dituzte, berriz, kadeteen 2. mailakoa eta jubenilen 2. mailakoa. Pala motzeko lehia ere azken txanpan da: larunbatean jokatuko dute 1. mailako finala, Donostiako Altza auzoan; eta hurrengo jardunaldian izango da ikusgai 2. mailakoa.

Ondorengo lerroetan dituzue asteburuko final guztien xehetasunak:

 

 

Abenduak 29, ostirala, 19:00, Oiartzun-Madalensoro
 

1. Eskuz banaka, jubenilak 1. maila:
INTXURRE-Harkaitz Murua
OIARPE-Mikel Leonet

2. Eskuz banaka, nagusiak 1. maila:
MUNDARRO-Eñaut Lizeaga
TOLOSA-Iker Amiano

 

Abenduak 29, ostirala, 19:00, Azkoitia-Gurea


3. Eskuz banaka, kadeteak 1. maila:
LAPKE-Iñigo Alberdi
AZKOITIA-Julen Etxaniz

4. Eskuz banaka, nagusiak 2. maila:
BEHAR ZANA-Andoni Olasagasti
ATAUN-Ander Arroita

 

Abenduak 30, larunbata, 10:30, Donostia-Altza


1. Pala motza, nagusiak 1. maila:
ERREPALA 1 (Aitor Brosa-Xabier Ibargarai)
GAZTELEKU 2 (Ibon Altuna-Ibai Iradi)

 

 

 

Bestetik, aipatu bezela, eskuz binakako lehia bukatu berri da, eta baita gomazko paletakoa ere, pasa den asteburuan jokatutako azken finalekin. Ondorengo lerroetan bildu ditugu emaitzak, pilotari txapeldunak eta txapeldunordeak:

 

 

Abenduak 22, ostirala, 20:00, Alegia-Elorri

 
1. Gomazko paleta binaka, nagusiak 3. maila:
BELOKI 1 (Jon Andueza-Mikel Rodriguez) 25
BEOTIBAR 2 (Javier Iraola-Haritz Zabala) 18


 

Abenduak 23, larunbata, 10:30, Villabona-Bear Zana


1. Gomazko paleta binaka emakumeak, jubenilak:
TXULOBI (Irati Aranburu-Alaitz Navarro) 30
BEHAR ZANA 2 (Araitz Aldazabal-Haizea Aldazabal) 29

2. Eskuz binaka, kadeteak 2. maila:
BEHAR ZANA 1 (Markel Iraola-Adur Otaegi) 22
OIARPE 1 (Eki Caetano-Ekhi Iradi) 4


 

Abenduak 24, igandea, 11:00, Amezketa-Larrunarri
 

1. Eskuz binaka, jubenilak 2. maila:
ABANTZU 1 (Aritz Alonso-Aiert Uria) 6
ILUNPE 1 (Aner Lizaso-Iñigo Sarasua) 22

2. Eskuz binaka, nagusiak 3. maila:
ZAZPI ITTURRI 2 (Eneko Gorostidi-Oier Plazaola) 18
ILUNPE 2 (Jakes Elosegi-Oier Larrañaga) 22

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Eskuz banaka, Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Pala motzaLehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Eskuz binaka eta Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Gomazko paleta binaka ataletan kontsulta daiteke lehia hauen inguruko informazio guztia.

 

 

 

*Argazkiak: Gipuzkoako Euskal Pilotar Federazioa (GEPF) eta Amasa-Villabonako Behar Zana kluba.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba