Zarautz, Danok Bat, Hondarribia eta Zumaia ere, Gipuzkoako txapeldun
2023/12/04 | Lehiaketa
Gomazko paletako nagusien 2. mailako finala irabazi du Zarautz klubeko bikoteak; Danok Bat klubeko pilotariek gomazko paletako nagusien 1. mailako eta zesta-puntako kadete zein jubenil kategorietako txapelak eraman dituzte Mutrikura; Hondarribikoek zesta-puntako nagusien 2. mailako txapelak jantzi dituzte; eta Zumaiakoek zesta-puntako nagusien 1. mailako finala irabazi dute
Zarautz, Danok Bat, Hondarribia eta Zumaia klubak ere badira Gipuzkoako txapeldunak. Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako hainbat final izan dira ikusgai asteburuan, eta klub horietako pilotariek jantzi dituzte txapelak. Zehazki, Zarauzko palistek gomazko paletako nagusien 2. mailako finala irabazi dute; Danok Bat klubekoek gomazko paletako nagusien 1. mailako finala eta zesta-puntako kadete eta jubenil kategorietakoak; Hondarribikoek zesta-puntako nagusien 2. mailako txapelak jantzi dituzte; eta Zumaiakoek zesta-puntako nagusien 1. mailakoak. Hemen dituzue finaletako bi jaialdien xehetasunak:
Abenduak 1, ostirala, 18:30, Zarautz-Aritzbatalde
1. Gomazko paleta, nagusiak 2. maila:
ZARAUTZ 2 (Javier Daguerre-Julen Loidi) 25
BEOTIBAR (Odei Arregi-Mikel Goitia) 18
2. Gomazko paleta, nagusiak 1. maila:
LAGUNAK (Kepa Arrizabalaga-Gorka Lizarralde) 19
DANOK BAT (Igor Elezgarai-Xabier Garalde) 25
Abenduak 2, larunbata, 16:30, Hondaribia-Jostaldi
2. Zesta-punta, jubenilak:
3. Zesta-punta, nagusiak 2. maila:
4. Zesta-punta, nagusiak 1. maila:
Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Gomazko paleta binaka eta Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Zesta punta binaka ataletan dago jasota lehia hauen informazio guztia.
*Argazkiak: Mutrikuko Danok Bat kluba eta Elgoibarko Lagunak Pilota Eskola. |
|