Emakumeen gomazko paletako Gipuzkoako finalak eta eskuz binaka kadeteen 3. mailakoa

2023/11/22 | Lehiaketa

Getarian izango da ikusgai Gipuzkoako Txapelketako eskuz binaka kadeteen 3. mailako finala, larunbat goizean; eta Tolosan emakumeen gomazko paletako nagusien 1. eta 2. mailakoak, igande goizez

Aurreko asteburuetan bezala, jardunaldi honetan ere Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako finalak izango dira ikusgai. Oraingoan, eskuz binaka kadeteen 3. mailakoa alde batetik, eta emakumeen gomazko paletako nagusien kategoriakoak (1. eta 2. maila) bestetik. Getariak hartuko du eskuz binakako finala, larunbat goizean: bertako Gure Txeru eta Azpeitiko Ilunpe taldeak izango dira aurrez aurre. Eta Tolosan jokatuko dituzte gomazko paletakoak, igande goizez: Hernani 2k eta Tolosako Beotibar 1ek jokatuko dute 2. mailako finala, eta Hernani 2 eta Hernani 1 taldeek 1. mailakoa.

Hauexek dira finalen bi jaialdiak:

 

 

Azaroak 25, larunbata, 11:00, Getaria-Sahatsaga


1. Eskuz binaka, kadeteak 3. maila:
GURE TXERU (Aritz Aiestaran-Enaitz Esnal)
ILUNPE (Ibai Elustondo-Julen Larramendi)

 

Azaroak 26, igandea, 10:00, Tolosa-Beotibar
 

1. Gomazko paleta emakumeak, nagusiak 2. maila:
HERNANI 2 (Maddi Iriondo-Joana Tolaretxipi)
BEOTIBAR 1 (Uxue Aranburu-Itziar Lopetegi)

2. Gomazko paleta emakumeak, nagusiak 1. maila:
HERNANI 2 (Leire Galdos-Naroa Otxoa)
HERNANI 1 (Garazi Eizmendi-Enara Macicior)

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Eskuz binaka-Kadeteak 3. maila eta Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Gomazko paleta binaka-Neska nagusiak ataletan aurki daiteke espezialitate hauetako txapelketei buruzko informazio guztia.

 

 

 

Bestetik, jardunaldi honetan beste lehia bat hasiko da Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan: jubenil kategoriako larruzko paletakoa, hain zuzen ere.

6 taldek eman dute izena: Errepala (Donostia), Intxurre (Alegia), Txost 1 (Oiartzun), Txost 2, Zumaia 1 eta Zumaia 2.

Joan-etorriko ligaxka jokatuko dute guztiek, azaroaren 26ko jardunalditik abenduaren 24kora bitartean.

Abenduaren 31ko asteburuan jokatuko dituzte finalerdiak, eta 2024ko urtarrilaren 7koan finala.

Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Larruzko paleta-Jubenilak atalean dago jasota informazio guztia.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba