Behar Zana klubak irabazi du emakumeen eskuz binakako Gipuzkoako Txapelketa

2023/11/20 | Lehiaketa

Arrillaga-Erasun bikoteak jantzi ditu txapelak, Gazteleku klubeko Garai-Mendizabal mendean hartuta; bestalde, jubenil kategoriako gomazko paletako finalean, Carballo-Garikano bikotearen Zumaia 1 taldea izan da nagusi, Zumaia 3ko Beristain-Ostolazaren kontra

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako bi final izan dira ikusgai, asteburuan: emakumeen eskuz binakako lehia, eta jubenil kategoriako gomazko paletakoa.

Behar Zana klubeko Arrillaga-Erasun bikoteak jantzi ditu txapelak emakumeen eskuz binakako finalean, Gazteleku klubeko Garai-Mendizabali 17-22 irabazita.

Eta zumaiarren arteko jubenilen gomazko paletako finalean, Carballo-Garikano bikoaren Zumaia 1 taldeak irabazi du, 25-18, Beristain-Ostolazaren Zumaia 3 taldearen aurka.

Hemen laburbildu ditugu jaialdiak:

 

 

Azaroak 18, larunbata, 11:30, Villabona-Bear Zana


3. Eskuz binaka emakumeak, nagusiak:
GAZTELEKU (Leire Garai-Nora Mendizabal) 17
BEHAR ZANA (Miriam Arrillaga-Itxaso Erasun) 22

 

Azaroak 19, igandea, 11:00, Zumaia-Aitzuri
 

2. Gomazko paleta, jubenilak:
ZUMAIA 1 (Telmo Carballo-Aritz Garikano) 25
ZUMAIA 3 (Jokin Beristain-Urko Ostolaza) 18

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Eskuz binaka-Neska nagusiak eta Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Gomazko paleta binaka-Jubenilak ataletan aurki daiteke espezialitate hauetako lehien informazio guztia. Eta Argazki galeriak txokoan finaletako hainbat irudi daude ikusgai.

 

 

 

Argazkiak: Pepo Alonso eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa (GEPF).

 

 

 






Babesleak

Ir arriba