Emakumeen eskuz binakako Gipuzkoako finala eta jubenilen gomazko paletakoa, asteburuan

2023/11/15 | Lehiaketa

Gaztelekuk eta Behar Zanak jokatuko dute emakumeen eskuz binakako finala, larunbatean, Villabonan; eta Zumaiako bi talde izango dira aurrez aurre jubenilen kategoriako gomazko paletakoan, igandean, Zumaian

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako beste bi final izango dira ikusgai, asteburu honetan: emakumeen eskuz binakako lehia, batetik; eta jubenil kategoriako gomazko paletakoa, bestetik. Gazteleku eta Behar Zana taldeek jokatuko dute emakumeen eskuz binakako finala, larunbat goizean, Villlabonan (11:30ean hasita, jaialdiko hirugarren partida izango da). Eta Zumaia 1 eta Zumaia 3 taldeek neurtuko dituzte indarrak gomazko paletakoan, igande goizean, Zumaian bertan (11:00etatik aurrera, jaialdiko bigarren norgehiagokan).

Hauexek dira finalen bi jaialdiak:

 

 

Azaroak 18, larunbata, 11:30, Villabona-Bear Zana


3. Eskuz binaka neskak, nagusiak:
GAZTELEKU (Leire Garai-Nora Mendizabal)
BEHAR ZANA (Miriam Arrillaga-Itxaso Erasun)

 

Azaroak 19, igandea, 11:00, Zumaia-Aitzuri
 

2. Gomazko paleta, jubenilak:
ZUMAIA 1 (Denis Agirrezabalaga-Telmo Carballo-Aritz Garikano)
ZUMAIA 3 (Jokin Beristain-Urko Ostolaza)

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Eskuz binaka-Neska nagusiak eta Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Gomazko paleta binaka-Jubenilak ataletan dago jasota espezialitate hauetako txapelketei buruzko informazio guztia.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba