Eskola adineko pilotarientzat lehendabiziko topaketa, igandean

2023/10/05 | Topaketak eta ospakizunak

Infantil kategoriako 13 bat palista elkartuko dira, Bidania-Goiazko frontoian

Aurreko denboraldian jasotako harrera ona ikusirik, denboraldi honetan ere Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) hainbat topaketa antolatuko ditu eskola adineko pilotarientzat. Finkatutako helburuei ere eutsiko dio: lurralde osoko neska-mutilei hainbat espezialitatetan trebatzeko, jende berria ezagutzeko, ondo pasatzeko eta euskal pilotaz disfrutatzeko aukera eman

 

 

Igande honetan (2023-10-08) izango da, hain zuzen ere, lehendabiziko topaketa: paletakoa, infantil kategoriako pilotarientzat.

 

 

13 bat pilotarik hartuko du parte: Behar Zana, Hernani, Txulobi eta Zumaiako palistak izango dira.

 

 

Bidania-Goiazko frontoian elkartuko dira guztiak, eta bi taldetan ariko dira: 11:00etatik 12:00etara lehendabiziko taldea, eta 12:00etatik 13:00era bigarrena. Jolasak, dinamikak, partidatxoak... egingo dituzte. Oier Alkorta palistaren gidaritzapean, besteak beste.

 

 

Beste topaketaren bat antolatzeko asmoa ere badago, baita beste kategorietako pilotarientzat ere, eta beste espezialitatekoak ere bai. Txapelketak ere izango dituzte aurrerago. Joango gara pixkanaka informazioa ematen.

 

 

*Argazkiak: Behar Zana eta Oiangu klubak.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba