Azken fasean sartu da Enrique Abril Errebote Txapelketa
2023/09/20 | Lehiaketa
Txost eta Zubieta taldeek lehen final-laurdena jokatuko dute igandean, Zubietan, eta Kapito Harrik eta Behar Zanak bestea urriaren 1eko asteburuan, Villabonan; Luzean eta Kanboarrak taldeak finalerdietara sailkatu dira zuzenean
Ligaxkako partida guztiak jokatuta, azken fasean sartu da Enrique Abril Errebote Txapelketa. Igande honetan, hain zuzen ere, izango da ikusgai lehendabiziko final-laurdena: Txost eta Zubieta taldeen artekoa, 10:30ean, Zubietan. Beste final-laurdena urriaren 1eko asteburuan jokatuko dute Kapito Harrik eta Behar Zanak. Eta ondoren etorriko dira finalerdiak eta finala.
Honela gelditu da, hain zuzen ere, ligaxkako sailkapena:
A MULTZOA
B MULTZOA
Luzean eta Kanboarrak taldeek, beraz, finalerdietara zuzenean sailkatzea lortu dute, ligaxka lehen postuan bukatuta. Eta bigarren eta hirugarren sailkatuak finalerdiak jokatzeko beste postuen bila lehiatuko dira, Txost eta Zubieta alde batetik eta Kapito Harri eta Behar Zana bestetik (Txost eta Zubieta taldeen arteko aurrez aurrekoa irabazten duenak Luzean taldearen aurka jokatu beharko du finalerdietan, eta Kapito Harri eta Behar Zanaren arteko norgehiagokaren irabazleak Kanboarrak taldearen kontra). Hauexek izango dira, beraz, final-laurdenak:
Irailak 24, igandea, 10:30, Zubieta-plaza TXOST vs ZUBIETA
Urriaren 1eko asteburua, 10:30, Villabona-plaza KAPITO HARRI vs BEHAR ZANA
Aurtengo edizioko finala Villabonako Errebote plazan jokatuko da, oraindik zehazteko dagoen egun eta orduan.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Enrique Abril-Errebote nagusiak eta Kartelera ataletan jarraitu daitezke txapelketaren nondik norakoak. |
|