Prest da Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa. Hain zuzen ere, asteburuan (2023-09-17) ekingo diote denboraldiko lehia garrantzitsu eta parte-hartzaileari Gipuzkoako ehunka pilotarik.
Espezialitate ia guztietan jokatzen da Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa, bai nesketan bai mutiletan, kategoria eta maila ugaritan. Lehia gehienak abendura arte luzatuko badira ere, denboraldi osoan zehar izango da jokoan txapelketa. Honako jokamoldetan ariko dira pilotariak:
-
Eskuz banaka: kadeteak, jubenilak eta nagusiak; kantxa osoan aurrena eta lau t'erdian ondoren
-
Eskuz binaka: kadeteak (1., 2. eta 3. maila), jubenilak (1. eta 2. maila) eta nagusiak (Ohorezkoak, 1., 2. eta 3. maila); eta nagusiak emakumetan (maila bakarra)
-
Gomazko paleta: lehenik binaka, jubeniletan (maila bakarra) eta nagusietan (1., 2. eta 3. maila), eta emakumetan jubeniletan (maila bakarra) eta nagusietan (1. eta 2. maila); ondoren, banaka, bai gizonezkoak bai emakumezkoak (7aren barruan, kantxa osoan...)
-
Larruzko paleta: jubenilak (maila bakarra) eta nagusiak (1., 2. eta 3. maila)
-
Pala motza: nagusiak
-
Pala: nagusiak
-
Zesta-punta: kadeteak (maila bakarra), jubenilak (maila bakarra) eta nagusiak (1. eta 2. maila); lehenik binaka eta ondoren banaka
-
Joko garbi
-
Errebotea
Espezialitate hauetako lehia asko eta asko hasiko dira asteburuan. Ligaxka jokatuko dute lehenik, eta kanporaketen txanda izango da ondoren. Txapelketa aurreikusi bezala joanez gero, hauexek izango lirateke finalen gutxi gorabeherako datak:
-
Azaroaren 5eko jardunaldia: larruzko paleta (nagusiak 1., 2. eta 3. maila)
-
Azaroaren 12koa: eskuz binaka (kadeteak 1. maila, jubenilak 1. maila, nagusiak Ohorezko maila, nagusiak 1. maila eta nagusiak 2. maila)
-
Azaroaren 19ko asteburua: eskuz binaka emakumeak (nagusiak) eta gomazko paleta (jubenilak)
-
Azaroaren 26koa: eskuz binaka (kadeteak 3. maila) eta gomazko paleta (nagusiak 1. eta 2. maila)
-
Abenduaren 3ko jardunaldia: zesta-punta binaka (kadeteak, jubenilak eta nagusiak 1. eta 2. maila) eta gomazko paleta (nagusiak 1. eta 2. maila)
-
Abenduaren 24koa: eskuz binaka (kadeteak 2. maila eta jubenilak 2. maila), gomazko paleta neskak (jubenilak) eta gomazko paleta (nagusiak 3. maila)
-
Abenduaren 31ko asteburua: eskuz binaka (nagusiak 3. maila)
-
Abendua: eskuz banaka (kadeteak, jubenilak eta nagusiak), pala motza (nagusiak), larruzko paleta (jubenilak)...
-
Otsaila: gomazko paleta banaka (7aren barruan)
-
Martxoa: joko garbi
-
Apirila: gomazko paleta banaka (kantxa osoan)
-
Ekaina: eskuz banaka lau t'erdian (kadeteak, jubenilak eta nagusiak), zesta-punta banaka (kadeteak, jubenilak eta nagusiak), gomazko paleta banaka emakumeak, pala, errebotea...
Hemendik aurrera, beraz, egongo da zer ikusia lurraldeko frontoi ugaritan. Denboraldia aurrera doan heinean joango gara informazioa eguneratzen eta osatzen. Bitartean, Lehiaketa-Federatua atalean dago eskuragarri Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako informazio guztia. Eta bai bertan bai Kartelera txokoan astez asteko jarraipena egiteko aukera.
|