Gipuzkoa 1 eta Gipuzkoa 2 lehiatuko dira Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketan

2023/08/31 | Lehiaketa

Asteburuan (2023-09-03) ekingo diote lehiari Euskal Herriko 8 taldek; gipuzkoarrek Oiartzunen jokatuko dituzte lehen jardunaldiko aurrez aurrekoak, ostiral arratsaldean; finala urriaren 8ko asteburuan jokatzea espero da

Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketa ere asteburuan (2023-09-03) hasiko da. Eta Gipuzkoa bi talderekin lehiatuko da zortzigarren edizio honetan. Denera, Euskal Herriko 8 taldek eman du izena Euskadiko Euskal Pilota Federazioak (EEPF) antolatutako hitzorduan.

 

 

 

Bi multzotan banatuta ariko dira parte-hartzaileak:

 
 
A MULTZOA
 
  • Gipuzkoa 1
  • Bizkaia 2
  • Iparralde 1-Itsasu (Lapurdi)
  • Iparralde 3-Senpere (Lapurdi)
     

B MULTZOA

  • Gipuzkoa 2
  • Bizkaia 1
  • Iparralde 2-Milafranga (Lapurdi)
  • Iparralde 4-Amikuze (Nafarroa Beherea)

 

 

 

Lehenik, ligaxka jokatuko dute multzo bakoitzean, irailaren 3tik 17ra bitarteko asteburuetan. Lehendabiziko jardunaldian etxean jokatuko dute gipuzkoarrek, Oiartzunen hain justu, ostiralean, hilak 1, 18:00etatik aurrera: Gipuzkoa 1 Bizkaia 2 taldearen aurka eta Gipuzkoa 2k Iparralde 2-Milafranga taldearen kontra. Bigarrengoan Iparraldera joatea tokatuko zaie biei, Iparralde 3-Senpere eta Iparralde 4-Amikutze taldeen aurka jokatzeko, hurrenez hurren. Eta ligaxkako azken jardunaldian Gipuzkoa 1ek Iparraldera joan beharko du berriro, Iparralde 1-Itsasu taldearen kontra indarrak neurtzera, eta Gipuzkoa 2k Bizkaira egingo du bidaia, Bizkaia 1 taldearekin lehiatzeko. 

Ligaxka bukatuta, multzo bakoitzean lehen bi postuetan sailkatutako taldeek finalerdiak jokatuko dituzte, partida bakarrera (A1 vs B2 eta B1 vs A2), irailaren 24ko asteburuan (eguraldiak txapelketa aurreikusi bezala joatea oztopatzen ez badu, behintzat).

Finala, azkenik, urriaren 8ko asteburuan jokatzea espero da.

 

 

 

Hauexek izango dira Gipuzkoako ordezkariak aurtengo edizioan:


GIPUZKOA 1

  • Iñaki Esnal Aizpurua
  • Iraitz Irazu Eizagirre
  • Xuban Irazu Eizagirre
  • Andoni Urbieta Etxeberria
  • Ibai Urbieta Etxeberria
  • Jon Urbieta Otaegi
  • Xabier Urbieta Otaegi
     

GIPUZKOA 2

  • Julen Chiapuso Nosellas
  • Xuban Goñi Del Rio
  • Axel Lasa Gelbentzu
  • Mikel Leonet Arozena
  • Manex Olaiz Etxeberria
  • Xabat Olaiz Etxeberria
  • Iñigo Ugalde Muguruza

 

 

 

Bote Luzea Euskal Herriko eta Europako pilota-joko modalitate bat da, joko zuzenen arteko zaharrena, eta ondoren sortu direnen oinarria eta funtsaEuskal Herrian galdua bazegoen ere, azken urte hauetan berreskuratze prozesu batean sarturik dago.

Bi taldeak aurrez aurre jartzen dira eta ez da pilota hormaren kontra joz jokatzen. Talde bakoitza zortzi bat pilotariz osatua dago; bost kantxaratzen dira eta aldaketak egitea onartua dago. 60 metro inguru luzerako eremutan aritzen dira pilotariak, normalean estalirik gabeko plazetan, eta helburua aurkariari eremua irabaztea da. 

 

 

 

Informazio gehiago, Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren webgunean: www.euskalpilota.org, eta gure webguneko Lehiaketa-Selekzioa-Bote Luzea atalean.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba