Asteburuan hasiko da Enrique Abril Errebote Txapelketa

2023/08/29 | Lehiaketa

Harekin abiatuko da lehiaketa ofizialen 2023-24 denboraldia; 60 urte bete ditu txapelketak, eta Euskal Herriko 6 talde lehiatuko dira, tartean Gipuzkoako Behar Zana, Txost eta Zubieta; eguraldiak ez badu baldintzatzen txapelketaren martxa, urriaren 8ko jardunaldian izango da ikusgai finala, Villabonan

Asteburuan (2023-09-03) hasiko da Enrique Abril Errebote Txapelketa. Eta harekin abiatuko da lehiaketa ofizialen 2023-24 denboraldia.

 

 

60 urte bete ditu dagoeneko txapelketak.

 

 

Euskal Herriko 6 talde lehiatuko dira aurtengo edizioan, eta hiru dira Gipuzkoakoak: Amasa-Villabonako Behar Zana, Oiartzungo Txost eta Zubietako ZubietaBi multzotan ariko dira parte-hartzaileak:


A MULTZOA

  1. Luzean (Donibane Lohizune, Lapurdi)
  2. Kapito Harri (Uztaritze, Lapurdi)
  3. Txost (Oiartzun, Gipuzkoa)
     

B MULTZOA

  1. Kanboarrak (Kanbo, Lapurdi)
  2. Behar Zana (Amasa-Villabona, Gipuzkoa)
  3. Zubieta (Zubieta, Gipuzkoa)

 

 

Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute multzo bakoitzean, irailaren 3ko jardunaldian hasi eta irailaren 17kora bitartean. Partida guztiak Oiartzungo, Villabonako eta Zubietako plazetan izango dira. 

 

 

Bigarren faseari ekingo diote ondoren: final-laurdenak, finalerdiak eta finala. Multzo bakoitzeko lehen sailkatuak finalerdietara pasatuko dira zuzenean, eta bigarren eta hirugarren sailkatuek final-laurdenetan neurtu beharko dituzte indarrak finalerdietako beste txartelak lortzeko (A3 vs B2 -irabazleak A1en kontra jokatu beharko du finalerdia- eta A2 vs B3 -irabazleak finalerdia B1en aurka-). Eguraldiak ez badu baldintzatzen txapelketaren martxa, irailaren 24ko asteburuan izango dira ikusgai final-laurdenak eta urriaren 1ekoan finalerdiak.

 

 

Eta irabazleek, hala, urriaren 8ko jardunaldian jokatuko lukete finala, Villabonako Errebote plazan.

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Enrique Abril-Errebote nagusiak atalean egongo da txapelketa jarraitzeko aukera. Eta baita astean-astean aurrez aurrekoen berri jakiteko ere, Kartelera txokoan.

 

 

 














 

Babesleak

Ir arriba