Hirugarren txapela Oiartzunentzat

2023/06/29 | Lehiaketa

Ikuskizun paregabea eskaini dute Oiartzungo eta Azpeitiko pilotariek Gipuzkoako Herriarteko Eskuzko Txapelketaren finalean; Azpeitiak ezin izan du iazko arantza atera, eta Oiartzunek bigarren urtez jarraian irabazi du hitzordu garrantzitsua; zaleek giro bikaina jarri dute Atano III.ean

Ikuskizun paregabea eskaini dute Oiartzungo eta Azpeitiko pilotariek Gipuzkoako Herriarteko Eskuzko Txapelketaren finalean. Azpeitiak ezin izan du iazko arantza atera, eta Oiartzunek bigarren urtez jarraian irabazi du hitzordu garrantzitsua. Berdinduta iritsi dira bi herriak nagusien kategoriako partidara, eta hori irabazita lortu du azkenean 2-1ekoa Oiartzunek, eta bere hirugarren txapela jantzi, era horretan. Gozatua hartu dute zaleek eta gogotik animatu dituzte pilotariak. Asko eta asko, gainera, Rural Kutxa babeslearen ekimenari esker, banatutako elastiko gorri eta urdinak soinean. Itxura eta giro polita eman diote Donostiako Atano III.a pilotalekuari. Zorionak denoi!

 

 

 

Hauexek jaialdiaren xehetasunak:


 

Ekainak 24, larunbata, 16:30, Donostia-Atano III.a

 

OIARTZUN 2 / AZPEITIA 1. OIARTZUN TXAPELDUN

 

1. Eskuz binaka, kadeteak:
OIARTZUN (Aitor Etxeberria-Manex Olaiz) 14
AZPEITIA (Iñigo Sarasua-Jokin Artetxe) 22

2. Eskuz binaka, jubenilak:
OIARTZUN (Oier Zabaleta-Mikel Leonet) 22
AZPEITIA (Beñat Ezama-Beñat Labaka) 17

3. Eskuz binaka, nagusiak:
OIARTZUN (Oihan Etxeberria-Unax Landa) 22
AZPEITIA (Iker Egiguren-Josu Labaka) 16

 

 

 

Ondorengo pilotariek osatu dute Oiartzungo taldea: Haitz Aranburu, Oier Bergara, Ekhi Caetano, Egoitz Etxabe, Oihan Etxeberria, Aitor Etxeberria, Aitzol Galardi, Markel Goia, Aritz Hebia, Ekhi Iradi, Unax Landa, Axel Lasa, Mikel Leonet, Ekain Mitxelena, Paul Oiartzabal, Unax Oiartzabal, Manex Olaiz, Xabat Olaiz, Ekaitz Salaberria, Andoni Ugalde, Imanol Ugalde, Iñigo Ugalde, Oier Zabaleta, Eneko Zalakain eta Unai Zelaiaran.

Eta honakoek ordezkatu dute Azpeitia: Ugaitz Aranguren, Ioritz Arsuaga, Jokin Artetxe, Unai Astigarraga, Manex Azpiazu, Aimar Egiguren, Urtzi Egiguren, Iker Egiguren, Jakes Elosegi, Beñat Ezama, Mikel Iturralde, Beñat Labaka, Josu Labaka, Haritz Larrañaga, Oier Larrañaga, Aner Lizaso, Eneko Odriozola, Iker Otaegi, Oier Revuelta eta Iñigo Sarasua.

 

 

 

Iazko finala eta iazko emaitza errepikatu da, beraz, 2023ko edizioan. Esan bezala, garaipen honekin, bere 3. txapela lortu du Oiartzunek; 2013an (Tolosaren aurka) eta iaz (Azpeitiari) irabazi zituen beste biak. Eta 3 aldiz izan da txapeldunorde: 2014an (Donostiak irabazi zuen), 2017an (Azpeitiarentzat txapela) eta 2021ean (Azpeitia txapeldun).

Azpeitiak 8 txapel ditu, urte hauetan lortutakoak: 2004an (Hernaniren aurka), 2008an (Donostiari irabazita), 2010ean (Hernaniri), 2015ean (Tolosa mendean hartuta), 2016an (Astigarragaren kontra), 2017an (Oiartzunen aurka), 2018an (Atauni nagusituta) eta 2021ean (Oiartzuni). Eta, aurtengoarekin, beste 6tan izan da txapeldunorde: 1995 eta 1996an (bietan Azkoitiak irabazi zuen), 2007an (Arrasaterentzat txapela), 2019an (Astigarraga nagusitu zen), 2022an (Oiartzun txapeldun) eta aurten (berriz ere Oiartzunek txapela). Gainera, txapelketaren historian lau txapel jarraian lortu dituen herri bakarra da (2015, 2016, 2017 eta 2018).

 

 

 

Herriarteko Eskuzko Txapelketaren 55 edizioetatik Oiartzunek 39 alditan hartu du parte, eta Azpeitiak 45 bider.

Oiartzunek 6 final jokatu ditu, eta Azpeitiak 14.

Esan bezala, bi herriek lau final jokatu dituzte elkarren aurka, 2017an, 2021ean, 2022an eta 2023an. Lehen bietan Azpeitiak jantzi zuen txapela, eta azkeneko bietan Oiartzunek.

 

 

 

Eta, txapelak aipatuz, Azkoitia da nagusi Herriarteko Eskuzko Txapelketan, 16 baititu (beste 6 aldiz izan da txapeldunorde). Segidan dira Azpeitia, 8 txapelekin (6 bider azpitxapeldun); Donostia, 6rekin (4tan txapeldunorde); Hernani, 5ekin (6tan bigarren); Segura, 4rekin (4 aldiz azpitxapeldun); Oiartzun aurtengoarekin eta Arrasate, 3rekin (3 aldiz txapeldunorde Oiartzun, eta inoiz ez Arrasate); Bergara, Zumarraga eta Idiazabal, 2rekin (hurrenez hurren, 2, 2 eta 0 bider azpitxapeldun); eta Usurbil, Amezketa, Astigarraga eta Soraluze, txapel banarekin (bigarren 3, 2, 1 eta 0 aldiz, hurrenez hurren). Ondorengo herriek txapelik ez dute, baina txapeldunorde izan dira Herriartekoan: Oñati, Tolosa, Zestoa, Urretxu, Beasain, Irun, Aretxabaleta, Lasarte-Oria, Berrobi eta Ataun (Oñati 4 aldiz izan da azpitxapeldun, Tolosa 3 bider, Zestoa 2tan eta gainontzeko guztiak behin).

 

 

 

Aurten 17 herri lehiatu dira eskuz:
 

  1. Aduna
  2. Altzo
  3. Amezketa
  4. Andoain
  5. Ataun
  6. Azkoitia
  7. Azpeitia
  8. Bergara
  9. Hernani
  10. Idiazabal
  11. Larraul
  12. Oiartzun
  13. Oñati
  14. Tolosa
  15. Zaldibia
  16. Zestoa
  17. Zumarraga

 

 

 

Rural Kutxak babestu du 2023ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa.

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa-Eskua atalean dago eskuragarri txapelketaren inguruko informazio guztia. Eta Argazki galeriak txokoan hainbat irudi bildu ditugu.

 

Oiartzun txapeldun Azpeitia txapeldunorde

 

 






Babesleak

Ir arriba