Mutriku, aurten ere txapeldun zesta-puntaz Herriartekoan

2023/06/28 | Lehiaketa

Final polita jokatu dute Mutrikuk eta Hondarribiak, eta bana berdinduta iritsi dira nagusien partidara; 2-1 irabazita, iazko lorpena errepikatu eta beraien 8. txapela jantzi dute mutrikuarrek

Final polita jokatu dute Mutrikuk eta Hondarribiak Gipuzkoako Herriarteko Zesta-punta Txapelketan. Nagusien partidara bana berdinduta iritsi dira bi herriak, eta azkenean 2-1 nagusitu dira mutrikuarrak. Hala, iazko lorpena errepikatu eta beraien 8. txapela jantzi dute:

 

 

 

Ekainak 23, ostirala, 19:30, Mutriku-Miruaitz

 

MUTRIKU 2 / HONDARRIBIA 1. MUTRIKU TXAPELDUN


1. Zesta-punta, kadeteak:
MUTRIKU (Izei Garcia-Ekhi Lete) 22
HONDARRIBIA (Mattin Bereau-Joar Laka) 30

2. Zesta-punta, jubenilak:
MUTRIKU (Oinatz Agirregomezkorta-Unax Zubizarreta) 30
HONDARRIBIA (Manex Zamora-Jon Zazpe) 20

3. Zesta-punta, nagusiak:
MUTRIKU (Mikel Manzisidor-Eñaut Urreisti) 30
HONDARRIBIA (Mikel Amboage-Julen Basterra) 11

 

 

 

Pilotari hauek osatu dute Mutrikuko taldea aurtengo Herriartekoan: Alain Agirregomezkorta, Oinatz Agirregomezkorta, Aitor Andonegi, Lander Andonegi, Zuhaitz Arrillaga, Aiert Beristain, Aratz Egaña, Izei Garcia, Yon Iparragirre, Ekhi Lete, Eneritz Lizardi, Mikel Manzisidor, Jon Iñaki Mendizabal, Aiur Txurruka, Eñaut Urreisti eta Unax Zubizarreta.

Eta ondorengoek Hondarribikoa: Anton Agueda, Mikel Amboage, Beñat Barbero, Julen Basterra, Mattin Bereau, Eneko Elduaien, Iker Enparan, Aiert Goikoetxea, Oier Kanpandegi, Joar Laka, Miguel Pop, Manex Zamora eta Jon Zazpe.

 

 

 

Esan bezala, 2023ko edizioa irabazita, Mutrikuk 8. txapela gehitu dio bere palmaresari (bigarren da sailkapenean, Zumaiaren atzetik); besteak urte hauetan lortu zituen: 2013 (Zumaiaren kontra irabazita), 2014 (Zumaiari), 2015 (Zumaiari), 2016 (Zumaiari), 2017 (Zumaiari), 2019 (Donostiari) eta 2022 (Zumaiari). Eta beste 4 bider izan da txapeldunorde: 2011n (Zumaiak jantzi zuen txapela), 2012an (Zumaiak), 2018an (Zumaiak) eta 2021ean (Zumaiak). 25 edizioetatik 13tan hartu du parte, eta 12 final jokatu ditu. 

Aldiz, Hondarribiarentzat lehendabiziko finala zen aurtengoa Herriartekoan. 5 ediziotan lehiatu da (2018tik 2023ra artekoak, hain zuzen ere; 2020an ez zen txapelketarik jokatu, COVIDagatik)

 

 

 

Palmaresari dagokionez, esan bezala, Zumaia da sailkapen buru, 10 txapelekin (11 aldiz txapeldunorde). Mutriku da atzetik, 8 txapelekin (4 bider azpitxapeldun). Gero, Tolosa, 4rekin (6 aldiz bigarren). Eta Donostia ondoren, 3 txapelekin (2tan txapeldunorde). Andoainek eta Hondarribiak ez dute txapelik, baina biak behin izan dira azpitxapeldun.

 

 

 

Aurten 3 herri lehiatu dira zesta-puntaz:

 

  1. Hondarribia
  2. Mutriku
  3. Zumaia

 

 

 

Rural Kutxak babestu du 2023ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa.

 

 

 

Lehiak utzitako guztia ikusgai da webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa-Zesta-punta atalean. Eta Argazki galeriak txokoan hainbat irudi bildu ditugu.

 

 

 

*Argazkia: Danok Bat kluba.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba