Eizagirrek (Behar Zana) eta Osesek (Hernani) irabazi dute Eskuzko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa
2023/06/19 | Lehiaketa
Beņat Eizagirre 2. urteko alebinen finalean nagusitu zaio bere klubeko Aier Iraolari, eta Ekhi Osesek infantiletan hartu du mendean Azkoitiko Julen Etxaniz
Beñat Eizagirrek (Behar Zana, Amasa-Villabona) eta Ekhi Osesek (Hernani) irabazi dute 2023ko Eskuzko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa. Joan den larunbatean jokatu zituzten finalak, Villabonako Bear Zana pilotalekuan. Eizagirre 2. urteko alebinen kategoriako lehian nagusitu zitzaion bere klubeko Aier Iraolari, 16-10eko emaitzarekin. Eta Osesek infantil kategoriako finalean hartu zuen mendean Azkoitiko Julen Etxaniz, 13-18:
Ekainak 17, larunbata, 16:00, Villabona-Bear Zana
1. 2. urteko alebinak:
2. Infantilak:
Aurten, Ataungo Xabat Labaka eta Lapke klubeko Imanol Arrieta gelditu dira finalaren atarian alebinetan; 16-5 galdu zuen Labakak Behar Zanako Eizagirreren aurka, eta 16-4 Arrietak Behar Zanako Iraolaren kontra. Infantiletan, berriz, Lapkeko Jurgi Landak eta Ilunpeko Ioritz Arsuagak ez dute lortu finalera sailkatzea, Hernaniko Osesen eta Azkoitiko Etxanizen kontra 18-9 eta 18-11 galduta, hurrenez hurren.
2. urteko alebinen mailako 10 pilotarik hartu dute parte 2023ko Eskuzko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketan, eta infantil mailako 12k; buruz buru jokatu dute:
2. urteko alebinak
Infantilak
Webgune honetako Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa-Berezkoak (eskuz) atalean kontsulta daiteke lehiaren inguruko informazio guztia. |
|