Begiristain anaientzat (Errepala 2) larruzko paletako txapelak Trinketeko Gipuzkoakoan
2023/06/20 | Lehiaketa
40-35 irabazi dute beraien klubeko Brosa-Navarro (Errepala 1) bikotearen aurkako finala, eta iazko arantza atera ahal izan dute, hala
Aurreko denboraldian ihes egin zieten, baina aurten ez: Begiristain anaiek (Errepala 2) jantzi dituzte larruzko paletako txapelak Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Brosa-Navarro bikoteari (Errepala 1) 40-35 irabazi zieten joan den larunbatean Donostiako Gaska trinketan jokatutako finalean:
Ekainak 17, larunbata, 11:00, Donostia-Gaska trinketa
Iaz txapeldunorde izan ziren Begiristain anaiak (Errepala 3), eta Agirre-Lujanbiok (Errepala 1) jantzi zituzten txapelak.
Aurtengo edizioan 8 talde lehiatu dira: Altzatarra 1, Altzatarra 2, Eple, Errepala 1, Errepala 2, Errepala 3, Oiangu eta Txost.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Trinketa-Larruzko paleta atalean ikus daiteke txapelketaren informazio guztia. |
|