Donostiak irabazi du Herriarteko Pala Txapelketa

2023/06/13 | Lehiaketa

Bana berdindu du Errenteriarekin Oiartzunen jokatutako finalean, baina aldeko tanto kopuruak eman die txapela donostiarrei; beraien zortzigarrena da; 2015ean jantzi zuten azkena

Donostiak irabazi du 2023ko Gipuzkoako Herriarteko Pala Txapelketa. Bana berdindu du Errenteriarekin, Oiartzunen jokatutako finalean, baina aldeko tanto kopuruak eman die txapela donostiarrei. Beraien zortzigarrena da:

 

 

 

Ekainak 10, larunbata, 18:30, Oiartzun-Madalensoro



ERRENTERIA 1 / DONOSTIA 1. DONOSTIA TXAPELDUN
 

1. Larruzko paleta:
ERRENTERIA (Ibon Eskisabel-Ruben Pichel) 35
DONOSTIA (Josetxo Amiano-Aitor Brosa) 22

2. Pala motza:
ERRENTERIA (Yorel Martinez-Abel Pichel) 10
DONOSTIA (Xabier Ibargarai-Iñigo Navarro) 40

 

 

 

Pilotari hauek osatu dute Donostiako taldea: Aitor Agirre, Asier Alberro, Unai Alberro, Josetxo Amiano, Telmo Astrain, Aitor Brosa, Xabier Elejalde, Xabier Ibargarai, Joseba Lujanbio, Guillem Martinez de la Hidalga, Iñigo Navarro, Iker Udakiola eta Endika Urrutia.

Eta ondorengoek Errenteriakoa: Garikoitz Arizkorreta, Aritz Arregi, Eneko Arruabarrena, Ibon Eskisabel, Ibai Izquierdo, Yorel Martinez, Abel Pichel eta Rubén Pichel.

 

 

 

Esan bezala, garaipen honekin Donostiak 8. txapela gehitu dio bere palmaresari. 2015ean lortu zuen azkena (Andoainen kontra). Eta beste seiak urte hauetan jantzi zituen: 1997 (Andoain txapeldunorde), 1998 (Oiartzun), 2002 (Oiartzun), 2006 (Andoain), 2008 (Andoain) eta 2014 (Olaberria). 6 aldiz izan dira txapeldunorde donostiarrak: 1991n, txapelketaren lehen edizioan (Errenteriak irabazi zuen), 1993an (Errenteriak), 1994an (Errenteriak), 2000an (Ordiziak), 2001ean (Oiartzunek) eta 2012an (Olaberriak).

Errenteriak, bere aldetik, 6 txapel ditu. Iaz irabazi zuen azkena (Andoain txapeldunorde). Eta beste bostak 1991-1995 bitarte (biak barne) lortu zituen (Donostia, Altzo, Donostia, Donostia eta Oiartzunen kontra, hurrenez hurren). Aurtengoarekin, 5 aldiz izan dira txapeldunorde errenteriarrak: 1996an (Oiartzunek irabazi), 2010ean (Andoainek), 2018an (Oiartzunek), 2021ean (Andoainek) eta 2023an (Donostiak irabazi).

 

 

 

Bai Donostia bai Errenteria Herriarteko Pala Txapelketaren edizio guztietan lehiatu dira, hau da, 32 aldiz.

 

 

 

Sailkapen orokorrean Donostia da lider, 8 txapelekin (6 aldiz txapeldunorde). Andoain da atzetik, 7rekin (6 bider azpitxapeldun); gero Errenteria eta Olaberria, 6na txapelekin (5 aldiz izan dira txapeldunorde errenteriarrak, eta 2tan olaberriatarrak); Oiartzun, 3kin (7 aldiz txapeldunorde); eta Ordizia eta Zarautz, txapel banarekin (2 aldiz izan da azpitxapeldun Ordizia, eta behin ere ez Zarautz). Debak eta Altzok ez dute txapelik, baina 3 final jokatu ditu Debak eta 1 Altzok.

 

 

 

Aurten 7 herri lehiatu dira larruzko paletaz eta pala motzez:

 

  1. Andoain
  2. Azpeitia
  3. Deba
  4. Donostia
  5. Errenteria
  6. Oiartzun
  7. Ordizia

 

 

 

Rural Kutxa da 2023ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren babeslea.

 

 

 

Herriarteko Pala Txapelketaren xehetasun guztiak ikusgai daude gure webgunearen Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa-LP eta PM atalean, eta irudiak Argazki galeriak txokoan.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba