Martxa onean doa Gipuzkoako Eskuzko Pasaka Txapelketa

2023/07/05 | Lehiaketa

Bost bikote ari dira lehian; abuztuaren 3an izango da finala, 13:00etan, Oiartzungo Kontzejupean

Martxa onean doa 2023ko Gipuzkoako Eskuzko Pasaka Txapelketa. Ekainean hasi eta abuztura bitarte iraungo du Oiartzungo Txost klubak eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak elkarlanean antolatzen duten lehiak (Gipuzkoako Txapelketaz gain, gaztetxoena eta herrikoia ere jokatzen ari dira Oiartzunen, Txost klubaren gidaritzapean).

 

 

Gipuzkoako Eskuzko Pasaka Txapelketan nagusien kategoriako pilotariak ari dira lehian, eskuz binaka

 

 

5 bikote ari dira jokatzen:
 

  1. Irazu-Esnal
  2. Lizaso-Urtasun
  3. Taberna-Chiapuso
  4. Urbieta I-Urbieta IV
  5. Urbieta II-Urbieta III

 

 

Oiartzungo Kontzejupean dira partida guztiak.

 

 

Ligaxka ari dira jokatzen lehenik, uztail bukaerara arte. 

 

 

Eta abuztuaren 3an (San Esteban, Oiartzungo festak) izango da ikusgai finala13:00etanOiartzungo Kontzejupean.

 

 

Txapelketari buruzko informazio gehiago, webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Kontzejupea Pasaka (eskuz binaka nagusiak) atalean.

 

 

*Argazkiak: Txost kluba.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba