Errendimenduko emakumeen eskuz banakako finalak jokatuko dituzte, ostiralean, Tolosan
2023/06/07 | Lehiaketa
Abantzuko Ayesa eta Oiarpeko Galardi izango dira aurrez aurre alebin kategoriako lehian, eta Alde Zaharreko Sorondok eta Lapkeko Arratibelek jokatuko dute infantil kategoriakoa
![]() Denboraldi honetan estreinakoz jokatu den beste txapelketa baten finalak ikusteko aukera izango da jardunaldi honetan: Eskuz Banakako Emakumezkoen Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketarenak. Pilotari alebinak eta infantilak lehiatu dira, eskuz banaka. Eta ostiralean jokatuko dituzte bi finalak, Tolosako Beotibarren (Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako eskuz banakako neska alebinen finalaren ondoren, hain zuzen ere):
Ekainak 9, ostirala, 20:00, Tolosa-Beotibar
3. Eskuz banaka, infantilak:
Dagoen eskariari erantzun nahian eta emakume pilotarien presentzia indartzeko eta aukera berdintasunean lanean jarraitzeko xedez sortu du lehia berria Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak. Eta 15 pilotarik eman du izena lehendabiziko edizioan:
2. urteko alebinak
Infantilak
Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa-Eskuz banaka emakumeak atalean kontsulta daitezke txapelketaren xehetasun guztiak.
*Argazkia: Pedro Miguel Alonso. |
|