Errepala klubeko bi talde aurrez aurre, berriz ere, Trinketeko larruzko paletako finalean
2023/06/13 | Lehiaketa
Begiristain-Begiristain (Errepala 2) eta Brosa-Navarro (Errepala 1) bikoteak lehiatuko dira, txapelak nortzuk jantziko, larunbatean, 11:00etan, Donostiako Gaska trinketan
Aurten ere, iaz bezala, Errepala klubarentzat izango dira larruzko paletako txapelak Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, bere bi talde iritsi baitira berriro finalera. Ikusteko dago nortzuk jantziko dituzten. Larunbatean izango da aurrez aurrekoa, 11:00etan, Donostiako Gaska trinketan:
Ekainak 17, larunbata, 11:00, Donostia-Gaska trinketa
Errepala 2k Oiangu (Ibarguren-Irastorza) taldeari finalerdietan 40-19 irabazita lortu du finalerako txartela, eta Errepala 1ek Altzatarra 1 (Amiano-Astrain) taldeari 40-20 nagusituta.
Errepala 1 (Agirre-Lujanbio) taldeak irabazi zuen iazko finala, eta Errepala 3 (J.Begiristain-M.Begiristain) izan zen txapeldunorde. Altzatarra 2 (Amiano-Pagola) eta Errepala 2 (Ezkerro-Milhet) gelditu ziren orduan finalaren atarian, finalerdiak galduta.
Aurtengo edizioan 8 talde lehiatu dira: Altzatarra 1, Altzatarra 2, Eple, Errepala 1, Errepala 2, Errepala 3, Oiangu eta Txost.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Trinketa-Larruzko paleta atalean ikus daiteke lehiaren informazio guztia. |
|