Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako bi lehien finalak, asteburuan

2023/06/06 | Lehiaketa

Gomazko paleta eta larruzko paleta elkartzen dituen jubenilen taldekako txapelketa berriaren finalak ikusgai izango dira, larunbatean, Oiartzunen; eta igandean, Andoainen, palako finala jokatuko dute

Denboraldi amaierara iristen ari garen honetan, final ugari izango dira han-hemenka datozen asteburuetan. Jardunaldi honetan, esaterako, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako finalak izango dira ikusgai, besteak beste. Zehazki, bi lehien finalak: palakoa eta gomazko paleta eta larruzko paleta elkartzen dituen jubenilen taldekakoa.

 

 

 

Hauek izango dira bi jaialdiak:

 

Ekainak 10, larunbata, 16:30, Oiartzun-Madalensoro


1. Gomazko paleta, jubenilak: 
Hoyos-Rekondo (G1)
Arrizabalaga-Corts (G4)

2. Larruzko paleta, jubenilak: 
Davis-Elortza (G1)
Begiristain-Garikano (G4)
 

 

Ekainak 11, igandea, 11:00, Andoain-Arrate
 

1. Pala, nagusiak: 
GAZTELEKU 2 (Ibon Altuna-Koldo Ponce)
ERREPALA (Xabier Ibargarai-Jon Zumeta)

 

 

 

Informazio gehiago, webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Pala eta Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-GPJ+LPJ(taldeka) ataletan.

 

 

 

*Argazkiak: Oiartzungo Udala eta Andoaingo Udala.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba