Giro aparta eta ikuskizun polita Euskal Pilota Egokituko Txapelketako binakako finaletan

2023/05/23 | Lehiaketa

Leire Esnal-Lander Ortega bikoteak irabazi du adimen urritasuneko teniseko paletako multzo gorriko finala, eta Joseba Altuna-Erik Gaton bikoak multzo urdinekoa; gurpil aulkiko gomazko paletako lehian, Hilario Olano-Beņat Lizaso bikoteak jantzi ditu txapelak

Binakako finalekin bukatu da Euskal Pilota Egokituko XIII. Gipuzkoako Txapelketa. Tolosako Beotibar pilotalekuan izan zen amaiera festa, larunbat goizean. Pilotariek ikuskizun polita eskaini zuten; oso partida lehiatuak izan ziren, emozioz beterikoak. Eta ikusleek gustora jarraitu zituzten norgehiagokak. Giro aparta egon zen frontoian. Bidelagun guztiei eskerrak ematea eta txapelketa jokatu duten pilotari guztiak zoriontzea besterik ez zaigu gelditzen.

 

 

Hauexek finalen emaitzak, pilotari txapeldunak eta txapeldunordeak:

 

Maiatzak 20, larunbata, 10:30, Tolosa-Beotibar

 

1. Teniseko paleta, adimen urritasuna, multzo gorria
Sheila Cueto-Mikel Vega 22 / Leire Esnal-Lander Ortega 25

2. Gomazko paleta, gurpil aulkia
Hilario Olano-Beñat Lizaso 25 / Manu Quesada-German Elkoro 16

3. Teniseko paleta, adimen urritasuna, multzo urdina
Joseba Altuna-Erik Gaton 25 / Eneko Sagarmendi-Ibai Gomez 20

 

 

*Argazkiak: Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba