Eskolarteko Txapelketako emakumezkoen eskuz banakako finala

2023/06/07 | Lehiaketa

Alebinen kategoriako lehia jokatuko dute Abantzuko Laia Gastiainek eta Pagazpeko Araitz Mendiluzek, ostiralean, 20:00etan, Tolosako Beotibar pilotalekuan

2022-23ko Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako azken finala ikusteko aukera izango da, asteburuan: alebinen kategoriako emakumezkoen eskuz banakako lehia, hain zuzen ere. Ostiral iluntzean izango da, Tolosako Beotibar pilotalekuan:

 

 

 

Ekainak 9, ostirala, 20:00, Tolosa-Beotibar


1. Eskuz banaka alebinak, emakumeak:
ABANTZU-Laia Gastiain
PAGAZPE-Araitz Mendiluze

 

 

Txapelketa hau jokatu den lehendabiziko aldia izan da aurtengoa, eta 40 bat pilotari lehiatu dira (benjamin eta alebin kategorietan). Larunbat arratsaldetan jokatu dituzte partidak, lurraldeko hainbat txokotan.

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Eskolartekoa-Gipuzkoa txokoan daude bilduta txapelketaren xehetasun guztiak.

 

 

*Argazkiak: GEPF eta Behar Zana kluba.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba