Eskolarteko Txapelketako alebinen kategoriako paletako finala jokatuko dute, larunbatean, Azpeitian
2023/05/17 | Lehiaketa
Olaberria eta Aia izango dira aurrez aurre, Izarraitz pilotalekuan; 16:00etan hasiko da jaialdia, eta lehendabiziko partida 3. eta 4. postuak erabakitzeko lehia izango da, Ilunpe eta Hernani 1 taldeen artean
Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako beste final bat ikusteko aukera izango da, asteburuan: alebinen kategoriako paletako lehia, hain zuzen ere. Larunbat arratsaldean izango da, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. 16:00etan hasiko da jaialdia, eta bi partida jokatuko dituzte: lehenik, 3. eta 4. postuak erabakitzeko lehia eta, ondoren, finala.
Hauxe izango da jaialdia:
Maiatzak 20, larunbata, 16:00, Azpeitia-Izarraitz
2. Paleta, alebinak. FINALA:
Txapellketaren xehetasun guztiak, webgune honetako Lehiaketa-Eskolartekoa-Gipuzkoa txokoan. |
|