Euskal Pilota Egokituko Gipuzkoako Txapelketako binakako finalak, larunbatean, Tolosan

2023/05/18 | Lehiaketa

10:30ean hasiko da jaialdia, Beotibar frontoian; hiru partida izango dira ikusgai: adimen urritasuneko bi norgehiagoka (teniseko paleta) eta gurpil aulkiko bat (gomazko paleta)

Euskal Pilota Egokituko XIII. Gipuzkoako Txapelketako binakako finalak ikusteko aukera izango da, larunbatean, 10:30etik aurrera, Tolosako Beotibar frontoian. Hantxe izan zen, atzo (2023-05-17), hitzorduaren aurkezpena.

Bertan izan ziren Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioko presidente Blanca Aranguren, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko zuzendari tekniko Juan Carlos Etxeberria, Gipuzkoako Foru Aldundiko kirol zuzendari Goizane Alvarez eta Tolosako Udaleko zinegotzi Patxi AmantegiHorrelako txapelketak antolatzearen garrantzia azpimarratu nahi izan zuten guztiek, eta herritarrei dei egin zieten finalak aurrez aurre ikustera joateko.

Txapelketaren protagonistak ere bildu ziren atzo ekitaldira, pilotariak, hain zuzen ere; eta Xabier Tolosa eta Xabier Erostarbe pilotari profesional gipuzkoarren babesa jaso zuten, gainera. Aurten inoizko parte-hartzerik handiena izan du txapelketak: 29 pilotari lehiatu dira.

 

 

 

Hauxe izango da finalen jaialdia:

 

Maiatzak 20, larunbata, 10:30, Tolosa-Beotibar

 

1. Teniseko paleta, adimen urritasuna, multzo gorria: 
Sheila Cueto-Mikel Vega / Lander Ortega-Leire Esnal

2. Gomazko paleta, gurpil aulkia: 
Hilario Olano-Beñat Lizaso / Manu Quesada-German Elkoro

3. Teniseko paleta, adimen urritasuna, multzo urdina: 
Joseba Altuna-Erik Gaton / Eneko Sagarmendi-Ibai Gomez

 

 

 

Zorte on denoi eta festa polita izan dadila!

 

 

 

*Argazkiak: Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba