Bergara 3 taldeak irabazi du Eskolarteko Txapelketako eskuz alebinen finala, Murumendi 1en aurka

2023/05/02 | Lehiaketa

Norgehiagoka politez gozatzeko aukera izan dute Tolosako Beotibar pilotalekura bildutakoek

Bergara 3 taldeak irabazi du Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako lehendabiziko finala: alebinen kategoriako eskuzko lehia, hain zuzen ere. Murumendi 1 taldearen kontra lehiatu zen, larunbat arratsaldean, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Eta norgehiagoka politez gozatzeko aukera izan zuten bertara bildutakoek. Hauexek emaitzak:

 

 

Apirilak 29, larunbata, 16:00, Tolosa-Beotibar


1. Eskuz, alebinak:
BERGARA3 (Amets Agirre-Aiur Muxika-Inar Olano) 2 (8,3,8)
MURUMENDI 1 (Amaiur Landa-Unax Sukia) 1 (3,8,6)

 

 

 

Bi talde hauez gain, Usurbil 6, Lezo 4, Otsabio, Azkoitia 1 eta Santo Tomas Lizeoa B lehiatu dira txapelketaren azken fasean. Bergara 3, Otsabio, Azkoitia 1 eta Murumendi 1 sailkatu ziren finalerdietara: Bergara 3 3-0 nagusitu zitzaion Otsabiori, finalerako txartela lortuz era horretan; eta gauza bera egin zuen Murumendi 1ek, kasu honetan Azkoitia 1 taldeari 1-2 irabazita.

 

 

 

Webgun honetako Lehiaketa-Eskolartekoa-Gipuzkoa txokoan kontsulta daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba