Eskolarteko Txapelketako eskuz alebinen finala, larunbatean, Tolosan

2023/04/27 | Lehiaketa

Bergara 3 eta Murumendi 1 taldeak izango dira aurrez aurre, 16:00etan, Beotibarren

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako lehendabiziko finala ikusteko aukera izango da, asteburuan: alebinen kategoriako eskuzko lehia, hain zuzen ere. Larunbatean izango da, 16:00etan, Tolosako Beotibar pilotalekuan. 

 

 

Joan den larunbatean jokatu zuten txapelketaren azken fasea, Lizartzan. Eta Bergara 3 eta Murumendi 1 taldeek lortu zuten finalera sailkatzea. Haiekin batera lehiatu ziren Usurbil 6, Lezo 4, Otsabio, Azkoitia 1 eta Santo Tomas Lizeoa B taldeak

 

 

Hauxe izango da, beraz, finalaren jaialdia:

 

Apirilak 29, larunbata, 16:00, Tolosa-Beotibar


1. Eskuz, alebinak:
BERGARA 3 (Amets Agirre-Aiur Muxika-Inar Olano)
MURUMENDI 1 (Amaiur Landa-Unax Sukia)

 

 

Txapellketaren informazio guztia, Lehiaketa-Eskolartekoa-Gipuzkoa txokoan.

 

 

 














 

Babesleak

Ir arriba