Lehia gehiago martxan Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan
2023/04/21 | Lehiaketa
Eskuz banakako lau terdiko txapelketa eta zesta-puntako banakakoa hasiko dira asteburuan; ekainean izango dira ikusgai finalak
![]() Asteburuan lehia gehiago hasiko dira Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan: eskuz banakako lau t'erdiko txapelketa eta zesta-puntako banakakoa:
ESKUZ BANAKA LAU T'ERDIKO GIPUZKOAKO TXAPELKETA
Emakumezkoen lehia eta gizonezkoena hasiko dira.
7 pilotarik eman du izena emakumezkoen lehian, eta nagusietan ariko dira. Itzuli bateko ligaxka jokatuko dute guztiek, ekainaren 4ko asteburura bitarte. Finala ekainaren 18ko jardunaldian izango da.
Gizonezkoetan, kadeteek (1., 2. eta 3. maila), jubenilek (1. eta 2. maila) eta nagusiek (1. eta 2. maila) hartuko dute parte. 98 pilotarik eman du izena kadetetan (27 1. mailan, 52 2. mailan eta 19 3. mailan), 65 jubeniletan (33 1. mailan eta 32 2. mailan) eta 94 nagusietan (50 1. mailan eta 44 2. mailan). Hauek ere itzuli bateko ligaxkari ekingo diote, maiatza bukaerara arte kasu gehienetan eta ekaina hasierara arte beste batzuetan. Ligaxka amaituta, denek jarraituko dute aurrera: 1. eta 2. postuetan sailkatutakoek Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute, eta 3. postutik 6.era sailkatutakoak eskualdeko txapelketetara pasatuko dira, Ekialdekoa eta Mendebaldekoa. Final guztiak ekainaren 25eko asteburuan izango dira.
Kategoria eta maila bakoitzeko data zehatzak eta oro har txapelketaren informazio guztia webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Eskuz banaka 4 t'erdian atalean dago ikusgai.
ZESTA-PUNTA BANAKAKO GIPUZKOAKO TXAPELKETA
Hiru kategoriatan ariko dira pilotariak: kadeteak, jubenilak eta nagusiak. 12 puntistak eman du izena kadetetan, 10 jubeniletan eta 14 nagusietan. Asteburu honetan hasita, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute guztiek, maiatzaren 28ko jardunaldia bitarte kadete eta jubeniletan eta ekainaren 4kora artean nagusietan. Ekainaren 25eko astebururako daude aurreikusita final guztiak. Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Zesta punta banaka atalean kontsulta daitezke txapelketaren inguruko xehetasunak. |
|