Errendimenduko eskuzko hiru txapelketa hasiko dira asteburuan

2023/04/20 | Lehiaketa

Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa (banaka), Udaberri Saria (binaka), eta lehendabiziko aldiz jokatuko den Emakumeen Gipuzkoako Txapelketa (banaka)

Errendimenduko eskuzko hiru txapelketa hasiko dira asteburu honetan (2023-04-23): Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa, Udaberri Saria, eta Emakumeen Gipuzkoako Txapelketa. Azken honen lehendabiziko edizioa izango da, gainera. 

2. urteko alebinak eta infantilak dira txapelketa hauetan lehiatuko diren pilotariak.

Eskuz banaka jokatuko dute Berezkoen Txapelketan eta Emakumeen Gipuzkoakoan; eta eskuz binaka, berriz, Udaberri Sarian.

Ondorengo lerroetan dituzue txapelketa bakoitzaren xehetasunak:

 

 

BEREZKOEN GIPUZKOAKO TXAPELKETA (ESKUZ BANAKA)

 

Esan bezala, 2. urteko alebinak eta infantilak lehiatuko dira, eskuz banaka.

 

Denboraldi hasieran jokatutako Errendimenduko Eskuz Banakako Gipuzkoako Txapelketaren sailkapenari erreparatzeaz gain, hautaketa probetara ere deituak izan dira pilotariak, parte-hartzea finkatzeko. Martxoaren 26an, igandea, egin zituzten hautaketa probak horiek, Tolosako Beotibarren. Eta han nabarmendutakoekin osatu da, hortaz, lehiatuko diren pilotarien behin betiko zerrenda.

 

Hauexek dira, hain zuzen ere, 2023ko Eskuzko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa jokatuko duten pilotari alebinak eta infantilak:

 

2. urteko alebinak
 

  1. Arrieta (Lapke)
  2. Arsuaga (Ilunpe)
  3. Eizagirre (Behar Zana)
  4. Garaialde (Txapagain)
  5. Iraola (Behar Zana)
  6. Jauregi (Intza)
  7. Labaka (Ataun)
  8. Martin (Arrasate)
  9. Orue (Arrasate)
  10. Peñagarikano (Ilunpe)

 

Infantilak
 

  1. Arsuaga (Hernani)
  2. Arsuaga (Ilunpe)
  3. Bidezabal (Ilunpe)
  4. Etxaniz (Azkoitia)
  5. Goikoetxea (Murumendi)
  6. Ilardui (Bergara)
  7. Landa (Lapke)
  8. Olano (Tolosa)
  9. Ormazabal (Hernani)
  10. Oses (Hernani)
  11. Otaegi (Behar Zana)
  12. Segurola (Azkoitia)

 

Asteburuan ekingo diote guztiek txapelketari, eta itzuli bateko ligaxka jokatuko dute, maiatzaren 20ko jardunaldira bitartean. Villabonak hartuko ditu alebinen partidak (A eta B multzoak), eta Azkoitian (A multzoa) eta Azpeitian (B multzoa) izango dira infantilenak. Norgehiagokak larunbat arratsaldetan izango dira ikusgai.

 

Azken fasera sailkatutakoen txanda izango da gero: ekainaren 10ean jokatuko dituzte finalerdiak, eta finalak ekainaren 17an, oraindik zehazteko dagoen egoitzan.

 

Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa-Berezkoak (eskuz) atalean dago eskuragarri txapelketaren informazio guztia.

 

 

 

UDABERRI SARIA (ESKUZ BINAKA)

 

Hemen ere 2. urteko alebinak eta infantilak ariko dira: 1. eta 2. maila izango da alebinetan, eta hiru maila infantiletan. 26 taldek eman du izena alebinen 1. mailan, 22 alebinen 2. mailan, 26 infantilen 1. mailan, 39 ariko dira infantilen 2. mailan eta 6 talde infantilen 3. mailan.

 

Guztiak eskuz binaka lehiatuko dira.

 

Asteburuan hasita, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute, maiatzaren 21eko jardunaldira bitartean; eta ondoren kanporaketen txanda izango da.

 

Finalak ekainan 18ko jardunaldian izango dira.

 

Informazio guztia, Lehiaketa-Errendimendua-Udaberri-Eskuz binaka txokoan.

 

 

 

EMAKUMEZKOEN GIPUZKOAKO TXAPELKETA (ESKUZ BANAKA)

 

Txapelketa berria antolatu du Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF), dagoen eskariari erantzun nahian eta emakume pilotarien presentzia indartzeko eta aukera berdintasunean lanean jarraitzeko xedez.

 

2. urteko alebinak eta infantilak lehiatuko dira txapelketa honetan ere, kasu honetan eskuz banaka.

 

Hauek dira pilotariak:

 

2. urteko alebinak
 

  1. Aperribai (Behar Zana)
  2. Arizmendi (Alde Zaharra)
  3. Arruti (Ziotza)
  4. Ayesa (Abantzu)
  5. Cruz (Beloki)
  6. Galardi (Oiarpe)
  7. Huegun (Abantzu)
  8. Iparragirre (Intza)
  9. Mantxo (Abantzu)
  10. Zabala (Mundarro)

     

Infantilak
 

  1. Aristi (Gaztelupe)
  2. Arratibel (Lapke)
  3. Rey (Alde Zaharra)
  4. Rodriguez (Zumaia)
  5. Sorondo (Alde Zaharra)

 

Asteburuan hasi eta maiatzaren 28ko jardunaldira bitarte, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute guztiek.

 

Finalak ekainaren 11ko asteburuan aurreikusten dira.

 

Txapelketa berri honen informazio guztia Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa-Eskuz banaka emakumeak atalean kontsulta daiteke.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba