Arriagak (Danok Bat) eta Aldalurrek (Ospele) jantzi dituzte txapelak
2023/04/17 | Lehiaketa
Gipuzkoako Txapelketako gomazko paletako banakako (kantxa osoan) finalak irabazi dituzte bi palistek, nagusien 1. eta 2. mailan, hurrenez hurren, Epelderen (Azkoitiko Oteiza) eta Luisaren (Behar Zana) kontra
Arriagak (Danok Bat, Mutriku) eta Aldalurrek (Ospele, Orio) jantzi dituzte txapelak Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, gomazko paletako banakako (kantxa osoan) finaletan. Nagusien 1. mailako lehia irabazi du Arriagak, Epelderen (Azkoitiko Oteiza) aurka; eta 2. mailakoa Aldalurrek, Luisaren (Behar Zana, Villabona) kontra:
Apirilak 15, larunbata, 10:00, Azkoitia-Gurea
2. Gomazko paleta banaka katxa osoan, nagusiak 1. maila:
Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Gomazko paleta banaka atalean daude ikusgai txapelketa honen inguruko xehetasun guztiak. |
|