Gipuzkoako Txapelketako gomazko paletako banakako finalak ikusgai, Azkoitian
2023/04/05 | Lehiaketa
Buruz buru kantxa osoan lehiatuko dira palistak, nagusien 2. eta 1. mailan, apirilaren 15ean, larunbata; 10:00etan hasiko da jaialdia, Gurea pilotalekuan
![]() Gomazko paletako banakako finalak izango dira berriz ere ikusgai Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Kasu honetan, kantxa osoan aritu dira lehian palistak (zazpiaren barruan lehiatu ziren aurretik), nagusien 1. eta 2. mailan. Eta apirilaren 15ean, larunbata, jokatuko dituzte finalak, Azkoitiko Gurea pilotalekuan, 10:00etan hasita:
Apirilak 15, larunbata, 10:00, Azkoitia-Gurea
2. Gomazko paleta banaka katxa osoan, nagusiak 1. maila:
Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Gomazko paleta banaka atalean daude ikusgai txapelketa honen inguruko xehetasun guztiak.
Bestetik, joan den asteburuan jubenilen kategoriako larruzko paletako finala jokatu zuten Zumaia 1 eta Txost 1 taldeek, eta zumaiarrek jantzi zituzten txapelak:
Martxoak 31, ostirala, 19:00, Donostia-Altza
Informazio gehiago, webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Larruzko paleta-Jubenilak txokoan.
*Argazkiak: GEPF eta Zumaia kluba. |
|