Errendimenduko txapelketetako finalak, ostiralean eta larunbatean
2023/03/30 | Lehiaketa
Eskuz binakako, zesta-puntako eta paletako finalak jokatuko dituzte 2. urteko alebin eta infantil kategorietako neska-mutil pilotariek; eskuz binakako jaialdiak Villabonan, Orion, Eibarren, Aretxabaletan, Hernanin, Azkoitian, Amezketan, Arrasaten, Donostia-Egian eta Alegian izango dira; Mutrikuk hartuko ditu zesta-puntako finalak; eta paletakoak Villabonan eta Ikaztegietan jokatuko dituzte
![]() Errendimenduko lehiak (2. urteko alebinak eta infantilak) ere iritsi dira bukaerara, eta asteburuan final ugari jokatuko dituzte Gipuzkoako pilotari gaztetxoek. Alde batetik, eskuz binakako lehiak (bai Gipuzkoakoak bai eskualdekoak); bestetik, zesta-puntakoak (binaka, Eskolarteko alebinak eta Errendimenduko infantilak); eta, azkenik, paletakoak (binaka, infantilak, ikus pilotarekin Gipuzkoako Txapelketako lehia, eta molle-pelle pilotarekin Udaberri Sarikoa). Partida polittak ikusteko aukera zabala izango da, beraz, ostiralean eta larunbatean. Azaldu frontoira pilotariak animatzera!
Ondorengo lerroetan zerrendatuko ditugu finalen jaialdi guzti-guztiak:
ESKUZ BINAKA
Martxoak 31, ostirala, 18:30, Villabona-Bear Zana
Martxoak 31, ostirala, 18:45, Orio-Udalekoa
2. Eskuz binaka infantilak, 1. maila. Mendebaldea:
Martxoak 31, ostirala, 19:00, Eibar-Astelena
Martxoak 31, ostirala, 19:00, Aretxabaleta-Udalekoa
Martxoak 31, ostirala, 19:15, Hernani-Udalekoa
Apirilak 1, larunbata, 10:00, Azkoitia-Gurea
Apirilak 1, larunbata, 11:00, Amezketa-Larrunarri
Apirilak 1, larunbata, 16:30, Arrasate-Uarkape
2. Eskuz binaka alebinak, 1. maila. Mendebaldea:
Apirilak 1, larunbata, 17:00, Donostia-Egia
2. Eskuz binaka infantilak, 3. maila. GIPUZKOA:
Apirilak 1, larunbata, 18:30, Alegia-Elorri
2. Eskuz binaka infantilak, 2. maila. GIPUZKOA:
ZESTA-PUNTA
Apirilak 1, larunbata, 17:00, Mutriku-Miruaitz
2. Zesta-punta, infantilak. GIPUZKOA:
PALETA
Martxoak 31, ostirala, 18:30, Villabona-Bear Zana
Apirilak 1, larunbata, 16:00, Ikaztegieta-Udalekoa
Webgune honetan bertan kontsulta daiteke txapelketa hauen guztien inguruko informazioa, ondorengo ataletan klikatuz: Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa-Eskuz binaka, Lehiaketa-Eskolartekoa-Gipuzkoa-Zesta punta alebinak, Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa zesta punta-infantilak, Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa-Paleta (Ikus)-Infantilak eta Lehiaketa-Errendimendua-Udaberri-Paleta (Molle-Pelle)-Infantilak.
*Argazkiak: GEPF eta Danok Bat kluba. |
|