Euskal Pilota Egokituko Gipuzkoako Txapelketako buruz buruko finalak, larunbatean, Urretxun
2023/03/15 | Lehiaketa
Bi final izango dira ikusgai: gomazko paletakoa gurpil aulkian, eta adimen urritasuneko teniseko paleta txapelketakoa; 10:00etan hasiko da jaialdia, eta finalen aurretik beste hainbat lehia ere jokatuko dituzte
![]() Euskal Pilota Egokituko XIII. Gipuzkoako Txapelketako buruz buruko finalak jokatuko dituzte, larunbat goizean, Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Bi final izango dira ikusgai: gomazko paletakoa gurpil aulkian, eta adimen urritasuneko teniseko paleta txapelketakoa.
Beñat Lizasok (Pagazpe) eta Asier Navaridasek (Mindara) jokatuko dute gomazko paletako finala, eta Eneko Sagarmendik (Mindara) eta Iraitz Huegunek (Mindara) teniseko paletakoa.
Finalez gain, aurretik, beste hainbat partida ere izango dira ikusgai: buruz buruko batzuk adimen urritasuneko teniseko paleta txapelketan, eta binakako jardunaldia gomazko paleta gurpil aulkian.
10:00etan hasiko da jaialdia. Hauxe da aurreikusitakoa:
Martxoak 18, larunbata, 10:00, Urretxu-Ederrena
2. Teniseko paleta (adimen urritasuna), banaka:
3. Gomazko paleta gurpil aulkian, binaka:
4. Gomazko paleta gurpil aulkian, binaka:
5. Teniseko paleta (adimen urritasuna), banaka:
6. Gomazko paleta gurpil aulkian, binaka:
7. Gomazko paleta gurpil aulkian, binaka:
8. Teniseko paleta (adimen urritasuna), banaka:
9. Gomazko paleta gurpil aulkian, binaka:
10. GOMAZKO PALETA GURPIL AULKIAN, BANAKA. FINALA
11. TENISEKO PALETA (ADIMEN URRITASUNA), BANAKA. FINALA
*Argazkiak: Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa (GKEF). |
|