Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketa. Txapeldunak

2023/03/14 | Lehiaketa

Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketako finalak jokatu zituzten, joan den ostiralean (2023-03-10), Villabonako Bear Zana pilotalekuan. Lau norgehiagoka izan ziren ikusgai, lau kategoria desberdinetakoak: alebinena (Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketakoa), infantilena (Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketakoa), jubenilena (Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketakoa) eta nagusiena (Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketakoa hau ere).

 

 

Ondorengo lerroetan laburbildu ditugu emaitzak, pilotari txapeldunak eta txapeldunordeak:

 

Joko Garbi, alebinak (Eskolarteko Txapelketa):
BEHAR ZANA 2 (Xuban Artola-Oier Dieguez) 33
ZUBIETA 1 (Peru Arrizabalaga-Markel Linde) 40
 

- Joko Garbi, infantilak (Errendimenduko Txapelketa):
TXOST 1 (Elai Etxebeste-Haritz Aranburu) 40
TXOST 2 (Aiur Otxoa de Alaiza-Enaitz Vega-Lander Gelbenzu) 35
 

- Joko Garbi, jubenilak (Gipuzkoako Txapelketa):
ZUBIETA 1 (Peru Garaiyurrebaso-Axular Rekondo) 31
ZUBIETA 2 (Manex Iparragirre-Xuban Urdalleta) 40


- Joko Garbi, nagusiak (Gipuzkoako Txapelketa):
ZUBIETA 1 (Josu Aizpurua-Joseba Aizpurua) 28
BEHAR ZANA (Jon Ander Artola-Fredo Karrikaburu) 40

 

 

 

Webgune honetako Argazki galeriak txokoan sari-banaketaren hainbat irudi ikus daitezke. Eta atal hauetan kontsulta daiteke lehia hauen guztien inguruko informazioa: Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Joko Garbi (jubenilak eta nagusiak), Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa-Joko Garbi (infantilak) eta Lehiaketa-Eskolartekoa-Gipuzkoa-Joko Garbi (alebinak).

 

 

 






Babesleak

Ir arriba