Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketako finalak ikusgai, ostiralean, Villabonan

2023/03/08 | Lehiaketa

Alebin, infantil, jubenil eta nagusi kategorietako lehiak jokatuko dituzte, Bear Zana pilotalekuan, 17:30ean hasiko den jaialdian

Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketako finalak ikusteko aukera izango da, ostiralean, Villabonako Bear Zana pilotalekuan. Lau norgehiagoka jokatuko dituzte, lau kategoria desberdinetakoak: alebinena (Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketakoa), infantilena (Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketakoa), jubenilena (Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketakoa) eta nagusiena (Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketakoa hau ere). 17:30ean hasiko da jaialdia:

 

 

Martxoak 10, ostirala, 17:30, Villabona-Bear Zana


1. Joko Garbi, infantilak (Errendimenduko Txapelketa):
TXOST 1 (Manex Argarate-Elai Etxebeste-Haritz Aranburu)
TXOST 2 (Aiur Otxoa de Alaiza-Enaitz Vega)

2. Joko Garbi, jubenilak (Gipuzkoako Txapelketa):
ZUBIETA 1 (Peru Garaiyurrebaso-Markel Bengoetxea-Axular Rekondo)
ZUBIETA 2 (Manex Agirre-Manex Iparragirre-Xuban Urdalleta)

3. Joko Garbi, alebinak (Eskolarteko Txapelketa):
BEHAR ZANA 2 (Xuban Artola-Oier Dieguez)
ZUBIETA 1 (Peru Arrizabalaga-Markel Linde)

4. Joko Garbi, nagusiak (Gipuzkoako Txapelketa):
ZUBIETA 1 (Josu Aizpurua-Joseba Aizpurua)
BEHAR ZANA (Jon Ander Artola-Fredo Karrikaburu)

 

 

 

Webgune honetako atal hauetan kontsulta daiteke lehia hauen guztien inguruko informazioa: Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Joko Garbi (jubenilak eta nagusiak), Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa-Joko Garbi (infantilak) eta Lehiaketa-Eskolartekoa-Gipuzkoa-Joko Garbi (alebinak).

 

 

 














Babesleak

Ir arriba