Arizmendik(Errepala) eta Aldalurrek(Ospele) irabazi dituzte gomazko paletako banakako lehen finalak
2023/02/22 | Lehiaketa
7aren barruan aritu dira Gipuzkoako Txapelketan: nagusien 1. mailako txapela jantzi du Joseba Arizmendik, eta nagusien 2. mailakoa Iban Aldalurrek; datozen jardunaldietan ere jarraituko du buruz buruko lehiak, baina kantxa osoan jardungo dute orain: otsailaren 26ko asteburuan hasiko dira nagusien 2. mailakoak, eta martxoaren 5ekoan nagusien 1. mailakoak
Errepala (Donostia) klubeko Joseba Arizmendik eta Ospele klubeko (Orio) Iban Aldalurrek irabazi dituzte gomazko paletako banakako lehendabiziko finalak Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Buruz buru zazpiaren barruan aritu dira, eta ostiralean izan ziren ikusgai finalak, Azkoitiko Gurea pilotalekuan: nagusien 1. mailako txapela jantzi zuen Joseba Arizmendik, Loiolatarrako (Donostia) Asier Salaberriari irabazita; eta nagusien 2. mailakoa Iban Aldalurrek, bere klubeko (Ospele, Orio) Iker Lizasoren kontra. Hemen jaialdiaren xehetasunak:
Otsailak 17, ostirala, 19:00, Azkoitia-Gurea
3. Gomazko paleta banaka 7aren barruan, nagusiak 1. maila:
Datozen jardunaldietan jarraipena izango du gomazko paletako buruz buruko lehiak, baina kasu honetan kantxa osoan ariko dira. Nagusien 2. mailakoak izango dira lehenak hasten, otsailaren 26ko jardunaldian, eta ondoren gehituko zaizkie nagusien 1. mailakoak, martxoaren 5eko asteburuan. 8 pilotari lehiatuko dira 1. mailan (2 multzotan banatuta), eta 18 2. mailan (6 multzotan). Itzuli bateko ligaxka jokatuko dute guztiek, martxoaren erdialdera bitarte. Eta bi finalak apirilaren 9ko jardunaldian izango dira ikusgai, oraindik zehazteko dagoen egoitzan.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-GP banaka 7 eta Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-GP banaka ataletan kontsulta daiteke bi lehia hauen inguruko informazio guztia. |
|