Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak eta Neguak lankidetza-hitzarmena sinatu dute

2023/02/16 | Babesletzak

Usurbilgo enpresak hurrengo denboraldietarako kirol arropaz hornituko du GEPF

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) eta Neguak lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Usurbilgo enpresak hurrengo denboraldietarako kirol arropaz hornituko du GEPF.

 

Itziar Lete Andonegi Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren presidenteak eta Ander Zuaznabar Negua Extreme Sportwear kirol markaren kudeatzaileak berretsi dute lankidetza konpromisoa, Gipuzkoako pilotariak janzteko, "izan daitezkeen premiei azkar eta eraginkortasunez erantzuteko eta euskal pilotaren hobekuntzan eta aurrerapenean elkarrekin lanean jarraitzeko".

 

Enpresaren hitzetan, "NEGUA markak kirol-diziplinetako bakoitzaren baldintza teknikoak menderatu eta behar diren ezaugarriak betetzen ditu haientzat ekoiztutako jantzien ehunetan. Gainera, emakumeen kirolarekin hartua duen konpromiso sendoari eutsiz, NEGUAk patroi desberdinak ditu emakumeentzat eta gizonentzat. Kirolariak errendimendu-maila gorenera eraman nahi dituen diseinua eta jantzigintza ditu helburu. Azken belaunaldiko eta kalitate handiko ehunekin egindako jantziak, jasangarritasun-parametroen arabera, eta norabide horretara egokitutako fabrikazio-prozesuei jarraituz". 

 

Bi aldeen arteko aliantza oso positibotzat jotzen du GEPF, "lana eta zerbitzua hobetzen jarraitzeko" lagungarri.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba