Infantil eta jubenil kategorietako paletako finalak igandean jokatuko dituzte, Bidania-Goiatzen
2023/02/01 | Lehiaketa
11:00etan hasiko da jaialdia: lehenik, infantilek Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako paletako finala jokatuko dute molle-pelle pilotarekin, eta ondoren jubenilek Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako gomazko paletakoa
![]() Eguraldi iragarpena aztertuta, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) bertan behera utzi zituen joan den larunbatean (urtarrilak 28) jokatzekoak ziren infantil eta jubenil kategorietako paletako finalak. Baina badute data berria: igandean jokatuko dituzte, 11:00etan, Bidania-Goiatzen. Lehenik, infantilek Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako paletako finala jokatuko dute, molle-pelle pilotarekin (estreinakoz antolatu da aurten txapelketa hau); eta ondoren, jubenilek Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketakoa, gomazko pilotarekin:
Otsailak 5, igandea, 11:00, Bidania Goiatz-Ernio
1. Infantilak, molle-pelle paleta:
2. Jubenilak, gomazko paleta:
Webgune honetako Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa-Paleta (molle-pelle)-Infantilak eta Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Gomazko paleta binaka-Jubenilak ataletan kontsulta daiteke bi txapelketa hauen inguruko informazio guztia. |
|