Intxurrek irabazi du lehendabiziko Errendimenduko Gipuzkoako Paleta Txapelketa

2023/02/09 | Lehiaketa

2-1 hartu du mendean Bidania-Behar Zana taldea, molle-pelle pilotarekin jokatutako infantil kategoriako finalean; beste bi txapelketek hartuko dute orain lekukoa, biak infantilentzat: Errendimenduko Gipuzkoako Paleta Txapelketa, ikus pilotarekin, eta Errendimenduko Udaberri Paleta Txapelketa, molle-pelle pilotarekin; asteburuan hasiko dira

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak estreinakoz antolatu da Errendimenduko Gipuzkoako Paleta Txapelketa 2022-23 denboraldian. Eta Alegiako Intxurre taldeko bikoteak, Elduaien-Goitiak, jantzi ditu lehendabiziko txapelak: hain zuzen ere, infantil kategorian molle-pelle pilotarekin jokatutako paleta finala irabazi dute, Goikoetxea-Lasaren Bidania-Behar Zana taldearen aurka, norgehiagoka estuan:

 

 

Otsailak 5, igandea, 11:00, Bidania Goiatz-Ernio
 

1.  Infantilak, molle-pelle paleta:
INTXURRE (Gailur Elduaien-Ibai Goitia) 2 (3,8,8)
BIDANIA-BEHAR ZANA (Irati Goikoetxea-Maddi Lasa) 1 (8,7,6)

 

 

 

Txapelketa hau bukatuta, beste bi lehiek hartuko diote orain lekukoa: asteburuan (2023-02-12) hasiko dira Errendimenduko Gipuzkoako Paleta Txapelketa, ikus pilotarekin; eta Errendimenduko Udaberri Paleta Txapelketa, molle-pelle pilotarekin

 

Bai batean bai bestean infantil kategoriako pilotariak lehiatuko dira, binaka.

 

3 taldek eman du izena Gipuzkoakoan (ikus pilotarekin): Bidania-Behar Zana, Intxurre eta Zumaia. Eta 6 bikote ariko dira Udaberrikoan (molle-pelle pilotarekin): Behar Zana, Errepala, Ilunpe, Txulobi, Zumaia 1 eta Zumaia 2.

 

Larunbat arratsaldetan jokatuko dituzte bateko zein besteko ligaxkako partidak, egoitzetan. Hauxe izango da egutegia:
 

  • Otsailak 11, Villabona
  • Otsailak 18, Zumaia
  • Otsailak 25, Azpeitia
  • Martxoak 4, Alegia
  • Martxoak 11, Donostia-Altza
  • Martxoak 18, Bidania-Goiatz

 

Ligaxka lehen postuan amaitzen duten bi bikoteak (hau da, txapelketa bakoitzeko bat) finalera sailkatuko dira zuzenean, eta 2. eta 3. sailkatuek finalerdiak jokatu beharko dituzte, martxoaren 26ko jardunaldian. Finalak apirilaren 2ko asteburuan izango dira ikusgai. Kanporaketa hauen egoitzak oraindik zehazteko daude.

 

Webgune honetako Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa-Paleta (Ikus)-Infantilak eta Lehiaketa-Errendimendua-Udaberri-Paleta (Molle-Pelle)-Infantilak ataletan dago ikusgai bi txapelketa hauen inguruko informazio guztia.

 

Irati Goikoetxea-Maddi Lasa (Bidania-Behar Zana) txapeldunordeak Ibai Goitia-Gailur Elduaien (Intxurre) txapeldunak

 

 














Babesleak

Ir arriba