Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako beste bi txapelak, Eple eta Azkoitiko klubentzat
2023/01/30 | Lehiaketa
Nagusien 1. mailako finala irabazi du Eple 2 taldeak, bere klubeko Eple 1en kontra, eta 2. mailako txapela jantzi dute Azkoitiko Oteizakoek, Alde Zaharra taldeari gailenduta; binakako lehia bukatuta, asteburu honetan eskuz banakakoari ekingo diote nagusi kategoriako pilotariek
Eple (Errenteria) eta Azkoitiko Oteiza (Azkoitia) klubentzat izan dira eskuz binakako beste bi txapelak Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Hain zuzen ere, nagusien kategoriako finalak izan ziren ikusgai larunbatean, Iruran (kadete eta jubenil kategorietakoak urtarrilaren 15ean jokatu zituzten: Behar Zanak -AmasaVillabona- jantzi zuen txapela kadetetan eta Intzak -LasarteOria- jubeniletan). Eple 2 taldeak irabazi du nagusien 1. mailako finala, bere klubeko Eple 1 taldeari irabazita; eta Azkoitia nagusitu da 2. mailan, Alde Zaharra taldearen kontrako lehian:
Urtarrilak 28, larunbata, 16:00, Irura-Ametsa trinketa
1. Eskuz binaka, nagusiak 2. maila:
2. Eskuz binaka, nagusiak 1. maila:
Eskuz binakako lehia bukatuta, jardunaldi honetan eskuz banakakoari ekingo diote nagusi kategoriako pilotariek (kadeteak eta jubenilak dagoeneko hasiak dira). 8 pilotari ariko dira nagusien 1. mailan (2 multzotan banatuta), eta 14 pilotari nagusien 2. mailan (4 multzotan). Nagusien 1. mailako finala martxoaren 5eko asteburuan izango da (jubenilenarekin batera), eta nagusien 2. mailakoa martxoaren 12koan (kadeteekin).
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Trinketa atalean kontsulta daiteke, hain zuzen ere, espezialitate bakoitzari eta, oro har, txapelketari buruzko informazio guztia. |
|