Infantil eta jubenil kategorietako paletako finalak izango dira ikusgai asteburuan

2023/01/26 | Lehiaketa

Bidania-Goiatzen jokatuko dituzte, larunbat arratsaldean: lehenik, infantilek Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako paletako finala jokatuko dute molle-pelle pilotarekin, eta ondoren jubenilek Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako gomazko paletakoa

 

AZKEN ORDUKOA (2023-01-27)

 

Eguraldi iragarpena ikusita, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) Bidania-Goiatzen larunbatean jokatzekoak ziren finalak bertan behera uztea erabaki du.

Hasiera batean, final horiek datorren larunbatean, otsailak 4, jokatuko dira, frontoi berean.

 

 

_____________________________________________________________________________

 

Finalen beste hitzordu bat izango da larunbat arratsaldean; kasu honetan, paletako bi final izango dira ikusgai: infantil kategoriakoa eta jubenilena. Bidania-Goiatzek hartuko du jaialdia, 17:00etan: lehenik, infantilek Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako paletako finala jokatuko dute, molle-pelle pilotarekin (estreinakoz antolatu da aurten txapelketa hau); eta ondoren, jubenilek Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketakoa, gomazko pilotarekin:

 

 

Urtarrilak 28, larunbata, 17:00, Bidania Goiatz-Ernio
 

1.  Infantilak, molle-pelle paleta:
INTXURRE (Gailur Elduaien-Ibai Goitia)
BIDANIA-BEHAR ZANA (Irati Goikoetxea-Maddi Lasa)

2. Jubenilak, gomazko paleta:
ZUMAIA 2 (Danel Cabaleiro-Aritz Garikano)
ERREPALA (Aner Rekondo-Ekai Vicente)

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa-Paleta (molle-pelle)-Infantilak eta Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Gomazko paleta binaka-Jubenilak ataletan kontsulta daiteke bi txapelketa hauen inguruko informazio guztia.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba