Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako nagusien finalak, larunbatean, Iruran

2023/01/25 | Lehiaketa

17:00etan hasiko da jaialdia, Ametsa trinketan: Azkoitia eta Alde Zaharra taldeek jokatuko dute lehenik nagusien 2. mailako finala, eta ondoren Eple 2 eta Eple 1 izango dira aurrez aurre 1. mailakoan

Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako nagusien finalak izango dira ikusgai, larunbatean, Iruran. Eta hauekin bukatuko da eskuz binakako lehia; izan ere, kadeteen eta jubenilen finalak duela pare bat aste jokatu zituzten (Behar Zana 3 taldea nagusitu zen kadeteen kategorian, eta Intza 1 jubeniletan). 17:00etan hasiko da jaialdia, Ametsa trinketan: lehenik, Azkoitia eta Alde Zaharra taldeak izango dira aurrez aurre, nagusien 2. mailako finalean; eta, ondoren, 1. mailako finala klub bereko taldeen arteko lehia izango da, Eple 2k eta Eple 1ek neurtuko baitituzte indarrak. Hauxe, beraz, jaialdia:

 

 

Urtarrilak 28, larunbata, 16:00, Irura-Ametsa trinketa

 

1. Eskuz binaka, nagusiak 2. maila:
AZKOITIA (Aitor Azkoitia-Iñaki Azkoitia)
ALDE ZAHARRA (Mikel Lasa-Eneko Sorondo)

2. Eskuz binaka, nagusiak 1. maila:
EPLE 2 (Julen Chiapuso-Ibon Taberna)
EPLE 1 (Antton Aranburu-Xabier Azpiroz)

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Trinketa-Eskuz binaka atalean kontsulta daiteke eskuz binakako lehiari buruzko informazio guztia.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba