Behar Zana eta Intza klubentzat lehendabiziko txapelak Trinketeko Gipuzkoakoan

2023/01/17 | Lehiaketa

Behar Zana 3 taldeak eskuz binakako kadeteen finala irabazi du, eta Intza 1ek eskuz binakako jubenilena; datorren jardunaldian eskuz banakako lehia hasiko da (kadeteak eta jubenilak)

Behar Zana eta Intza klubentzat izan dira lehendabiziko txapelak Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Eskuz binakako bi final jokatu zituzten, hain zuzen ere, igandean, Iruran: Behar Zana 3 taldeak (Aranburu-Oñate, Villabona) irabazi zuen kadeteen kategoriako lehia, bere klubeko Behar Zana 1 taldearen aurka (Cestau-Iparragirre); eta Intza 1 taldeak (Diaz de Guereñu-Urdanpilleta, Lasarte-Oria) jubenilen finala, Gaztelekuko bikotea (Cestau-Salbador, Andoain) mendean hartuta. Hauxe izan zen jaialdia:

 

 

Urtarrilak 15, igandea, 10:30, Irura-Ametsa trinketa

 

1. Eskuz binaka, kadeteak:
BEHAR ZANA 3 (Pello Aranburu-Eñaut Oñate) 40
BEHAR ZANA 1 (Peru Cestau-Inhar Iparragirre) 20

2. Eskuz binaka, jubenilak:
GAZTELEKU (Joanes Cestau-Beñat Salbador) 21
INTZA 1 (Haritza Diaz de Guereñu-Peru Urdanpilleta) 40

 

 

 

Eskuz binakako nagusien finalak (1. eta 2. mailakoak), berriz, urtarrilaren 29ko asteburuan izango dira; jardunaldi honetan jokatuko dituzte finalerdiak.

 

 

 

Asteburu honetan, gainera, eskuz banakako lehia hasiko da Trinketeko Gipuzkoako Txapelketan: kadeteena eta jubenilena, hain zuzen ere; nagusienari eskuz binakako nagusien lehia bukatutakoan ekingo diote, otsailaren 5eko jardunaldian.

15 pilotari ariko dira kadeteen txapelketan (3 multzotan banatuta), eta 10 pilotari jubenilenean (2 multzotan).

Eskuz binakako jubenilen finala martxoaren 5eko asteburuan izango da, eta eskuz binakako kadeteena martxoaren 12koan.

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Trinketa atalean kontsulta daiteke, hain zuzen ere, espezialitate bakoitzari eta, oro har, txapelketari buruzko informazio guztia.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba