Euskal Pilota Egokituko XIII. Gipuzkoako Txapelketa, prest
2023/01/12 | Lehiaketa
Larunbatean hasiko da, Idiazabalen; bi lehia izango dira: adimen urritasuneko teniseko paleta txapelketa, eta gomazko paleta txapelketa gurpil aulkian; Gipuzkoako hainbat herrik hartuko dituzte jaialdiak; buruz buruko finalak martxoaren 18an izango dira, Oņatin, eta binakakoak maiatzaren 20an, Tolosan
Prest da Euskal Pilota Egokituko XIII. Gipuzkoako Txapelketa; larunbatean abiatuko da, Idiazabalen. Atzo (2023-01-11) aurkeztu zuten Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak (GKEF) elkarlanean antolatutako eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, hainbat udalek, kirol elkartek eta enpresek lagundutako txapelketa, Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan, 1. jardunaldia jokatuko den lekuan.
Bi lehia izango dira Euskal Pilota Egokituko Gipuzkoako Txapelketan: batetik, adimen urritasuna duten kirolariena; eta, bestetik, urritasun fisikoa duten kirolariena. Buruz buru zein binaka ariko dira. Lehendabizikoek paletaz jokatuko dute, teniseko pilotarekin; eta bigarrenek gomazko paletaz, gurpil aulkian.
Inoizko parte-hartzerik handiena izango du aurtengo txapelketak, 30 bat pilotari lehiatuko baitira.
Larunbatean hasi eta maiatzera arte iraungo du lehiak, eta lurraldeko hainbat frontoitan izango dira jardunaldiak; larunbatetan jokatuko dituzte partidak, 10:00etatik aurrera. Buruz-buruko finalak martxoaren 18an izango dira ikusgai, Oñatin. Eta binakakoak, berriz, maiatzaren 20an, 10:30ean, Tolosan. Erantsitako dokumentuan ikus daiteke txapela iragartzen duen kartela. Eta ondorengo lerroetan jardunaldiz jardunaldiko egitaraua:
*Argazkiak: Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa. |
|