Asteburuan ekingo diote Udaberri Sariari
2023/01/10 | Lehiaketa
Eskuz binaka, gomazko paletaz eta larruzko paletaz lehiatuko dira pilotariak; martxoaren 26ko eta apirilaren 2ko jardunaldietan izango dira finalak
Asteburuan (2023-01-15) hasiko da 2022-23 denboraldiko Udaberri Saria, eskuz binakako, gomazko paletako eta larruzko paletako lehiekin.
Han zuzen ere, jokamolde hauetan ariko dira pilotariak:
Lehia guztietan, lehenik ligaxka jokatuko dute denek, martxora bitartean (jardunaldi desberdinetan bukatuko dute, espezialitate bakoitzaren arabera). Ondoren, kanporaketen txanda izango da. Eskuz, gainera, lehendabiziko fase hori bukatuta, Gipuzkoako Txapelketa (multzo bakoitzeko 1. eta 2. sailkatuek) eta eskualdeetakoak (3. sailkatutik aurrerakoek) jokatuko dituzte, eta gero sartuko dira azken fasean bakoitzean.
Martxoaren 26ko asteburuan jokatuko dituzte txapelketako lehendabiziko finalak: eskuz binakakoak (kadeteak 1. eta 2. maila, jubenilak 2. maila eta nagusiak 2. maila) eta larruzko paletakoak. Eta apirilaren 2ko jardunaldian izango dira ikusgai gainontzekoak: eskuz binakakoak (kadeteak 3. maila, jubenilak 1. maila eta nagusiak 1. maila) eta gomazko paletakoak (nagusiak, eta emakumezko jubenilak eta nagusiak).
Joango gara pixkanaka-pixkanaka informazio gehiago ematen. Kategoria eta maila bakoitzeko xehetasunak webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Udaberri atalean aurkituko dituzue, eta bertan eta Kartelera txokoan egin ahal izango diozue asteroko jarraipena txapelketari. |
|