Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako lehendabiziko finalak, igandean, Iruran
2023/01/11 | Lehiaketa
Eskuz binakako bi norgehiagoka izango dira ikusgai, 10:30etik aurrera: kadeteena eta jubenilena; jardunaldi honetan, gainera, gizonezkoen paleta argentinarreko lehia (nagusiak) eta xarekoa (jubenilak) hasiko dira
![]() Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako lehendabiziko finalak izango dira ikusgai, asteburuan. Hain zuzen ere, eskuz binakako lehiako bi final jokatuko dituzte, igandean, 10:30ean hasita, Irurako Ametsa trinketan: kadeteena eta jubenilena:
Urtarrilak 15, igandea, 10:30, Irura-Ametsa trinketa
1. Eskuz binaka, kadeteak:
2. Eskuz binaka, jubenilak:
Jardunaldi honetan, gainera, beste bi lehia ere hasiko dira Trinketeko Txapelketan: gizonezkoen paleta argentinarrekoa (nagusiak) eta xarekoa (jubenilak). Nagusien 1. eta 2. mailan lehiatuko dira paleta argentinarreko espezialitatean, 9 talde 1. mailan (2 multzotan banatuta) eta 8 talde 2. mailan (beste 2 multzo). Martxoaren 12ko asteburuan izango dira finalak. Xareko lehia jubenil mailako 4 bikotek jokatuko dute. Eta finala otsailaren 10eko jardunaldian izango da.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Trinketa atalean kontsulta daiteke, hain zuzen ere, espezialitate bakoitzari eta, oro har, txapelketari buruzko informazio guztia. |
|