Zesta-puntako Udazken Saria. Txapeldunak
2023/01/09 | Lehiaketa
Finalen jaialdi politarekin bukatu da 2022-23 denboraldiko Zesta-puntako Udazken Saria; Tolosan zuten hitzordua, igandean, Gipuzkoako puntista alebinek eta infantilek. Ondorengo lerroetan laburbildu ditugu finalen emaitza guztiak, pilotari txapeldunak eta txapeldunordeak:
Urtarrilak 8, igandea, 17:00, Tolosa-Beotibar
1. Zesta-punta, alebinak B:
2. Zesta-punta, alebinak A:
3. Zesta-punta, infantilak:
Beotibar, Danok Bat, Donostia Jai Alai, Gazteleku, Hondarribia eta Zumaia klubetako puntistek hartu dute parte aurtengo txapelketan.
Lehia berezia da zesta-puntako Udazken Saria. Adibidez, izena klubaren bidez eman bazuten ere, norbera ordezkatuz aritu dira pilotariak. Bikoteka jokatu dute, baina bikoteak aldatzen joan dira jardunaldiro. Bikoteak zozketaz erabaki dira guztietan. Eta puntuazioa pilotari bakoitzari egokitu zaio, ez bikoteari. Klub desberdinetako pilotariak nahastu nahi ditu txapelketa honek, denek denen aurka eta elkarrekin jokatzeko aukera eman. Maila orekatzen laguntzen da, era berean, eta lehia bereziagoa sortzen.
Hain zuzen ere, webgune honetako Lehiaketa-Eskolartekoa-Udazkena Zesta-punta eta Lehiaketa-Errendimendua-Udazkena Zesta-punta-Infantilak ataletan dago ikusgai informazio guztia.
*Argazkiak: Gazteleku eta Beotibar klubak. |
|