Pala motzeko Gipuzkoako Txapelketako finalak, ostiralean, Ordizian

2022/12/26 | Lehiaketa

19:30ean hasiko da jaialdia, Beti Alai frontoian: lehenik, Oiangu 2 eta Gazteleku taldeek 2. mailako finala jokatuko dute; eta jarraian, Errepala 1 eta Errepala 2 taldeek 1. mailakoa

Urtea amaitzearekin batera bukatuko da pala motzeko lehia ere Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Hain zuzen ere, ostiralean izango dira ikusgai finalak, Ordiziako Beti Alai pilotalekuan. Bertako Oiangu 2 taldeak eta Gaztelekuk (Andoain) 2. mailako finala jokatuko dute lehenik, eta ondoren Errepala klubeko (Donostia) 1 eta 2 taldeak lehiatuko dira 1. mailako txapelaren bila; 19:30ean hasiko da jaialdia:

 

 

Abenduak 30, ostirala, 19:30, Ordizia-Beti Alai


1. Pala motza, nagusiak 2. maila: 
OIANGU 2 (Azeari Andonegi-Xabier Naldaiz)
GAZTELEKU (Xabier Alkorta-Koldo Ponce)

2. Pala motza, nagusiak 1. maila:
ERREPALA 2 (Julien Claude Vigeon-Jon Zumeta)
ERREPALA 1 (Gabriel Sylvain Andueza-Aitor Brosa)

 

 

 

Informazio gehiago, Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Pala motza txokoan.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba