Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako eta gomazko paletako final gehiago, asteburuan

2022/11/23 | Lehiaketa

Aretxabaletak hartuko du eskuz binakako finalen jaialdia, larunbat arratsaldean, eta Astigarragan jokatuko dira gomazko paletako lehiak, igande arratsaldez; kadete eta jubenilen gomazko paletako lehia ere hasiko da jardunaldi honetan

Beste hainbat final jokatuko dira, asteburu honetan (2022-11-27), Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Eskuz binakakoak, larunbatean, Aretxabaletan: zehazki, eskuz binaka kadeteen 3. mailako finala, kadeteen 2. mailakoa eta jubenilen 2. mailakoa. Eta gomazko paletakoak, igandean, Astigarragan: nagusien 3., 2. eta 1. mailako lehiak, zehazki.

 

Ondorengo lerroetan dituzue jaialdien xehetasunak:

 

 

Azaroak 26, larunbata, 16:30, Aretxabaleta-Udalekoa

 
1. Eskuz binaka kadeteak, 3. maila:
HERNANI 1 (Joseba Arretxe-Manex Alberdi)
ARETXABALETA (Markel Beitia-Unax Gonzalez)
 
2. Eskuz binaka kadeteak, 2. maila:
ATAUN (Oier Izagirre-Aetz Lopez) 
INTXURRE (Josu Collado-Unax Madina)
 
3. Eskuz binaka jubenilak, 2. maila:
OIARPE 1 (Haitz Aranburu-Xuban Goñi)
LAPKE 2 (Jon Erauskin-Martin Kerejeta)

 

Azaroak 27, igandea, 16:00, Astigarraga-Udalekoa

 
1. Gomazko paleta nagusiak, 3. maila:
LAGUNAK 1 (Beñat Arrizabalaga-Ander Conde)
OSPELE 1 (Mikel Contreras-Aritz Lertxundi)
 
2. Gomazko paleta nagusiak, 2. maila:
MUNDARRO (Alain Agirre-Beñat Zubiarrain)
PAGAZPE (Xabier Errazti-Koldo Uribarri)
 
3. Gomazko paleta nagusiak, 1. maila:
ERREPALA (Mikel Antxordoki-Joseba Arizmendi)
AZKOITIA (Jokin Aizpuru-Iker Epelde)

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa eskuz binaka eta Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-GP binaka ataletan dago eskuragarri final hauen inguruko informazioa, zein kategoria eta maila guztietako lehiek utzitako emaitzak, sailkapenak eta beste hainbat datu.

 

 

 

Bestetik, gomazko paletaz lehia berria hasiko da jardunaldi honetan: kadete eta jubenilen txapelketa.

8 taldek eman du izena: Aia, Errepala, Txost 1, Txost 2, Txost 3, Zumaia 1, Zumaia 2 eta Zumaia 3.

Asteburu honetan hasi eta urtarrilaren 15ekora bitartean, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute guztiek. Eta lehen hiru sailkatuek jokatuko dute azken fasea.

1. sailkatuak finalerako zuzeneko txartela lortuko du, eta 2. eta 3. sailkatuak finalerdietan lehiatuko dira beste txartelaren bila. Urtarrilaren 22ko jardunaldian izango da finalerdia, eta finala 29koan.

Informazio gehiago, Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-GP binaka-Jubenilak txokoan.

 

 

 














 

Babesleak

Ir arriba