Jokoan da Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa

2022/09/15 | Lehiaketa

Larruzko paletako lehiak eman zion hasiera, joan den asteburuan, denboraldiko hitzordu garrantzitsu eta parte-hartzaileari; jardunaldi honetan beste hainbat eta hainbat espezialitate gehituko zaizkio

Larruzko paletako lehiak eman zion hasiera, joan den asteburuan (2022-09-11), Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketari, denboraldiko hitzordu garrantzitsu eta parte-hartzaileari. Eta beste hainbat eta hainbat jokamolde gehituko zaizkio jardunaldi honetan (2022-09-18). Han eta hemen Gipuzkoako klubetako pilotariak berriro lehian ikusteko aukera izango da, beraz.

 

 

 

Espezialitate ia guztietan jokatzen da Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa, bai nesketan bai mutiletan, kategoria eta maila ugaritan. Lehia gehienak abendura arte luzatuko badira ere, denboraldi osoan zehar izango da jokoan txapelketa. Honako jokamoldetan ariko dira pilotariak:

 

  • Eskuz banaka: kadeteak, jubenilak eta nagusiak; kantxa osoan aurrena eta lau t'erdian ondoren
     
  • Eskuz binaka: kadeteak (1., 2. eta 3. maila), jubenilak (1. eta 2. maila) eta nagusiak (Ohorezkoak, 1., 2. eta 3. maila), eta nagusiak emakumetan
     
  • Gomazko paleta: nagusietan (1., 2. eta 3. maila); eta jubeniletan eta nagusietan (1. eta 2. maila) emakumetan
     
  • Larruzko paleta: nagusiak (1., 2. eta 3. maila)
     
  • Pala motza: nagusiak
     
  • Pala: nagusiak
     
  • Zesta-punta: kadeteak, jubenilak eta nagusiak (1. eta 2. maila); lehenik binaka eta ondoren banaka
     
  • Joko garbi
     
  • Errebotea
     
  • Pasaka

 

 

 

Asteburu honetan hasiko diren lehietan, ligaxka jokatuko dute lehenik, urri bukaera-azaro erdialdera bitarte (kasu bakoitzaren arabera). Ondoren, kanporaketen txanda izango da. Txapelketa aurreikusi bezala joanez gero, hauexek izango lirateke finalen gutxi gorabeherako datak:

 

  • Urriaren 30eko jardunaldia: larruzko paleta (nagusiak 1., 2. eta 3. maila)
     
  • Azaroaren 13koa: eskuz binaka (kadeteak 1. maila, jubenilak 1. maila, nagusiak Ohorezko maila, nagusiak 1. maila eta nagusiak 2. maila) eta gomazko paleta neskak (nagusiak 1. maila eta 2. maila)
     
  • Azaroaren 27ko asteburua: eskuz binaka (kadeteak 2. maila, kadeteak 3. maila eta jubenilak 2. maila) eta gomazko paleta mutilak (nagusiak 1., 2. eta 3. maila)
     
  • Abenduaren 4ko jardunaldia: eskuz binaka neskak (nagusiak), zesta-punta binaka (kadeteak, jubenilak eta nagusiak 1. eta 2. maila) eta gomazko paleta neskak (jubenilak)
     
  • Abenduaren 11koa: eskuz binaka (nagusiak 3. maila)
     
  • Abendua: eskuz banaka (kadeteak, jubenilak eta nagusiak) eta pala motza
     
  • Otsaila: gomazko paleta banaka (7aren barruan)
     
  • Apirila: joko gabi eta gomazko paleta banaka (kantxa osoan)
     
  • Ekaina: eskuz banaka lau t'erdian (kadeteak, jubenilak eta nagusiak), zesta-punta banaka (kadeteak, jubenilak eta nagusiak), pala eta errebotea
     
  • Uztaila-abuztua: pasaka

 

 

 

Denboraldia aurrera doan heinean joango gara informazioa eguneratzen eta osatzen. Bitartean, Lehiaketa-Federatua atalean dago eskuragarri Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako informazio guztia. Eta bai bertan bai Kartelera txokoan astez asteko jarraipena egiteko aukera.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba